Kultura eta jakituriaren atea zabalik, liburu saltzaileei esker
Teknologia berrien eta plataforma digital erraldoien presentzia eta indar ahalguztidunaren garaiotan, zaila suertatzen da herri txiki edo ertain batean liburu-denda bat aurrera ateratzea. Are gehiago, guztiok bizi dugun ziurgabetasun eta beldur aro ilun honetan. Dena den, badira oraindik ere amore emateko prest ez dauden liburu saltzaile ausart eta kementsuak.

Dendako pertsiana egunero zabalik mantentzen duen horietako bat da Tuterako El Cole liburu-dendako jabe Miguel Angel Gracia. Duela hilabete gutxi erretiratua, ordura arte zuzentzen zuen liburu-denda eskuz aldatu, eta bikote gazte bati pasatu dio lekukoa.
Graciaren esanetan, zinez berri ona da gaur egungo belaunaldi berriak ekintzaileak izatea eta gisa horretako negozioak bultzatzea: «Ni, pertsonalki, oso harro nago nire liburu-denda beste pertsona batzuek hartzeaz. Orain haiei aholkuak ematen ari naiz liburu-dendaren kudeaketaren eta beste hainbat konturen inguruan».
Konfinamenduko lehen bi asteetan goizez irekitzeko aukera soilik izan zuten, liburua, prentsa eta denbora-pasak lehen mailako behartzat jotzen direlako legearen arabera. Tuterako saltzaileak dioenez, denbora tarte horretan salmenten beherakada sumatu zuten, eta gehien saldu ziren produktuak denbora-pasak eta astekariak izan ziren, besteak beste.
Baieztapen horrekin bat dator 2013tik Villabonako Basajaun liburu-dendaren ardura duen Aitziber Cenzano. Haren esanetan, konfinamenduan zehar galarazita izan dute paperezko liburuak beraien lokalean bertan saltzea. Gabezia horri aurre egiteko, euren web orrialdeko online zerbitzuaren eta Whatsapp-en bidez saltzeko aukera besterik ez dute izan.
Bide bera hartu du 145 urtetik gorako historia duen Ordiziako Mujika liburu-dendako jabe Ekain Mendizabalek ere. Liburuak aurrez aurre saldu ezinik, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatu behar izan dituztela kontatu digu, eta gehitu du emaitza onak eman dizkiela salmenta eredu berri horrek.
Beste alde batetik, liburu saltzaileak, oro har, ados daude paperezko liburuen salmentak beherakada nabarmena izan duela azken hamarkadan, nahiz eta oraindik badiren irakurle eta erosle fidelak. Azken hauek, ordea, pertsona helduak edota adinekoak izan ohi dira gehienbat, eta erosotasuna, ohitura edota teknologia berrienganako konfiantzarik eza izaten dira liburuak erostera bultzatzen dituzten arrazoietako batzuk.
Geroa, kolokan
Oraindik ere liburuak saltzen dira, eta, hala, literatur generoei dagokienez, abenturazko liburuak dira gazteak gehien erakartzen dituztenak, eta nobela beltza eta suspensea, aldiz, helduen genero kuttunenak. Miguel Angel Graciak eta Aitziber Cenzanok azaldutakoaren arabera, urtero-urtero best-seller-ak dira salmentetan arrakasta handiena izaten dutenak eta uda da horiek saltzeko sasoirik onena. Mendizabalek, aldiz, udazkenean gehiago saltzen dutela dio.
Euskaldunon kasuan, gehien irakurtzen dugun hizkuntzari erreparatuta, Aitziber Cenzanok dio gaztelania dela nagusi, eskaintza ere askoz handiagoa delako, besteak beste. Euskarazko liburuek ere harrera ona izaten omen dute baina, oro har, liburu berri bat argitaratzen denean soilik.
Horrez gain, Villabonako saltzailearen iritziz, konfinamenduan jendeak irakurtzeari ekin dio inoiz baino gehiago, baina gaineratu du egoera hori koiunturala izan daitekeela.
Hezkuntza ez presentziala
Hala eta guztiz ere, etorkizun hurbila nahiko ilun ikusten dute denek; izan ere, uda garaia izan ohi da gehien saltzen duten denboraldia, eskolako produktuen eskaria asko handitzen delako; ikasturte berria hasi aurretik, alegia. Datorren kurtsoari begira dagoen ziurgabetasunarekin ez dakite nola egin ahal izango duten aurrera.
«Gure bezero handiena ikasleak izan ohi dira, baina hezkuntza ez presentziala ezartzen bada, liburuen salmentari kalte zuzena eragingo dio. Uda sasoian, gainera, poltsikoko liburu dezente erosten dira, baina aurten jende asko herrian bertan geratuko denez, diru sarreretan kaltea nabarituko dugu», esan du Cenzanok.
Amazon es Goliath; las librerías de los pueblos, David
Según los últimos datos, el español es uno de los estados donde se han cerrado más librerías desde la crisis de 2008. Desde 2011 hasta la actualidad, algo más del 26% de estas tiendas ha tenido que bajar la persiana, incapaces de garantizar la viabilidad del negocio.
La crisis sanitaria y económica que vivimos en la actualidad podría ser una catástrofe definitiva para el sector. De hecho, el desarrollo de las nuevas tecnologías y el monopolio de las plataformas gigantes de venta de libros ha supuesto un riesgo de desaparición mayor que nunca de las librerías tradicionales.
En este sentido, el librero de Tutera Miguel Ángel Gracia afirma que hoy en día competir con poderosos como Amazon es imposible y que la estrategia más eficaz que pueden adoptar es fidelizar a la clientela ofreciendo la mejor literatura disponible.
En opinión de la vendedora de Villabona Aitziber Cenzano, otra opción para poder avanzar es unir a los comerciantes de los pueblos y crear un modelo de venta similar al que utilizan las grandes plataformas. Y es que a ellos, sin unión entre comerciantes y actuando solos, les sale caro constituir y mantener una web para comprar libros. «Pagar los dominios y la gestión de la página web no nos sale rentable, y por otra parte, la diferencia de beneficios que puede haber desde la venta online a la venta en la propia tienda no es tan reseñable», afirma.
Ekain Mendizabal, vendedor de Ordizia, es de la misma opinión en relación a competir contra estas webs gigantes: «Los precios que ponen Amazon y este tipo de plataformas son bastante más baratos que los nuestros, ya que tienen una capacidad de maniobra mucho mayor y tenemos que asumir que la competencia es insuperable».
Para Miguel Angel Gracia, aunque la gente adulta utiliza el «e-book», muchos dicen que no es tan cómodo como el libro de papel.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
