Maddi TXINTXURRETA
LEITZA
Elkarrizketa
MIKEL ZABALETA ARAMENDIA
LEITZAKO ALKATEA

«Kontraesana da bizitza erdigunean jartzen dugula esatea eta masifikazioa bultzatzea»

Lehen aldiz, ez dira Leitzako festak ospatuko, ezta inongo jarduera berezirik egingo ere. Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak bultzatu ditu herriko hainbat eragile erabaki hau hartzera, nahiz eta Leitzan covid-19ak ez duen beste leku batzuetan bezain gogor jo. Erabaki erraza izan ez den arren, zuhurtzia eta koherentzia mantendu nahi izan du festa batzordeak, Mikel Zabaleta alkateak barne.

Leitzako jaiak ez dira ospatuko bere horretan, baina antolatu duzue jarduera bereziren bat?

Ez, festa batzorde bat dago Leitzan, bertan herriko hainbat eragilek eta Udalak parte hartzen dugu. Hor ekainean erabaki zen festaren antolakuntza bertan behera uztea. Aurrerago ere, Udalak esan izan du publikoki ez duela antolatuko. Ez dugu kontraesanetan erori nahi, ez dugu mezu nahasirik bidali nahi. Gauza batzuk bai, besteak ez edo erdizka hasiz gero, mezu nahasiak bidal daitezke eta saiatu gara koherentzia batekin jokatzen. Ez dugu, beraz, ezer antolatuko.

Lehen aldia da Leitzako jaiak egingo ez direna?

Guk dakigula, lehenengo aldia. Jaiek, ezagutzen ditugun bezala, ez dakit zenbat denbora izango duten, baina ibili izan gara hori galdetzen eta begiratzen, eta guk dakigula ez zaio inoiz ospatzeari utzi. Lehenengo aldia da, bere horretan, dena bertan behera uzten dela.

Zer jarduera edo ekitaldiren falta sumatuko duzu?

Oso erabaki zaila izan da, era kolektiboan hartu den erabakia izan da, baina ez da batere erraza izan. Segun eta nori galdetzen diozun ekitaldiei buruz, erantzun desberdinak egon daitezke, zorionez. Egia da azkenengo urteetan festa batzordetik oso festa anitz eta aberatsak sortu direla. Egunero ekitaldi pila bat, adin ezberdinetarako, gustu ezberdinetarako. Horrek ekartzen duena da norberak gauza bat edo beste izatea kuttunago. Niri, pertsonalki, Ezpata Dantzaren momentua iruditzen zait urte osoan zehar dagoen momenturik solemneena eta barrua gehien ukitzen didana.

Herritarrek ondo hartu dute jaiak bertan behera uzteko erabakia?

Ongi, pentsatzen dut ezetz, guk ere ez. Baina uste dut orokorrean erabakia ulertu dela. Azkenean, festak daude jendea erakartzeko, jendea elkartzeko eta elkarrekin ospatzeko. Eta oraingo egoeran horiexek dira arriskua ekartzen duten egoerak. Beraz, kontraesana litzateke esatea pertsonen osasuna erdigunean jartzen dugula eta masifikazioa bultzatzea. Uste dut ez dela ustekabekoa izan, Euskal Herri osoan uste dut horrelako erabakiak hartu direla. Gustukoa ez den erabakia da, baina uste dut orokorrean ulertu dela.

Jende pilaketak egon daitezkeen kezka duzue?

Ez dakit zer gertatuko den, baina iruditzen zait ez dela masifikaziorik egongo, Leitzako herriko eragile guztiek bat egin dutelako deialdi honekin. Leitzan, programa ofizialetik kanpo beste programa alternatiboak sortu izan dira, gazte eguna edo gaztetxearen baitan sortzen diren beste hainbat ekitaldi. Hori guztia bertan behera geratu denez, iruditzen zait ez dela halako pilaketarik egongo. San Joan bezpera ere oso egun berezia da Leitzan, eta hori aurrekari bat izan zen guretzat, ekainaren 23an. Momentu horretan, jende askok bere auzoan edo etxean ospatu zuen, baina ez zen parrandarik izan. Beharbada, oraingoan ere familiarteko edo lagunarteko bazkariak izango dira, baina pentsatzen dut ez dela parrandarik egongo.

Nola dago egoera herrian koronabirusari dagokionez?

Osasun ikuspegitik nahiko ongi joan da orain arte. Leitzan ez da ez hildakorik ez gaixo larririk egon. Positiboak egon dira, eta baten bat badago oraindik, baina ez da izan eragin handiko toki bat. Eskualde mailan, Nafarroan, eragin gutxienetakoa izan duen tokia da. Horrek irakurketa desberdinak ditu: alde batetik, jendeak arduraz jokatu duela eta elkar zaintzeko kontzientzia hori badagoela. Bestetik, oso albiste ona da, zenbait kasutan urrutiko kontu bat balitz bezala sentitu liteke, eta kontrako eragina ere izan dezake horrek, hemen ez dagoen kontu bat bezala tratatzea. Baina orokorrean jendeak arduraz jokatu du, eta auzolanerako ohitura dagoen bezala, elkar zaintzeko eta komunitatean denok bat egiteko kultura handia dago.

Agerraldi berriek nabarmen egin dute gora azken asteetan. Sumatzen duzu beldurra areagotu dela herrian?

Bai, uste dut hori orokorra dela. Kezka hori badago eta sumatzen da. Kezka eta beldurretik ez gaude inor salbu.

Zeozer gehitu nahi duzu?

Asko gustatu zitzaidan Jon Maiaren txio bat. Oso ondo ikusi nuen nire pentsaera hor islatuta. Gutxi-asko, hala esaten zuen: “Ez ahaztu maskara janzteaz, baina ezta mundua aldatzeaz ere”. Egoerari buelta ematen diogun bitartean, elkar zaindu behar dugu. Oso hitz gutxitan laburtu zuen jende askok sentitzen duguna.

 

Llamamiento en tafalla a la solidaridad con los sectores más afectados

Las fiestas de Tafalla también se han suspendido este año, motivo por el que su Ayuntamiento ha hecho un llamamiento a solidarizarse con los sectores más afectados por esta medida, tal y como hace un año se hizo con los damnificados por las inundaciones.

A través de un decreto municipal, el alcalde, Jesús Arrizubieta Astiz, señala que «hace poco Tafalla vivió sus peores inundaciones de la historia y una tremenda ola solidaria se llevó por delante los efectos de la catástrofe. Hoy, aquí, os queremos pedir ese mismo compromiso y solidaridad para los sectores económicos más afectados por la pandemia; compremos y consumamos en nuestra ciudad, no dejemos que nuestros restaurantes, bares, comercios, autónomos, negocios, empresas, etc., se ahoguen».

El Gobierno Municipal añade que «tampoco nos queremos olvidar de las peñas, asociaciones, banda, colectivos, etc., que llenan de vida nuestra ciudad durante las fiestas, a quienes queremos agradecer su responsabilidad y animarles a continuar su labor como agentes imprescindibles para la continuidad y desarrollo de nuestra cultura, de la cual nuestras fiestas son un elemento fundamental».

No obstante, el Consistorio subraya que este año toca extremar las precauciones, motivo por el que se han suspendido las fiestas tras reunirse con diferentes colectivos locales. «Los miles de muertos y un desastre económico indican la gravedad de la situación y, por lo tanto, la necesidad de extremar las precauciones para no volver al inicio de esta pandemia», afirma.