konpartsak hurrengo jaietara begira daude aste nagusirik gabeko uda honetan

Euskal Herriko beste hiriburuetan bezala, Bilbon ere ez da udako jairik izango aurten; hau da, bilbotarrek ezingo dute Aste Nagusia bizi. Tristura eragiteaz gain, arlo askotan izan du eragina festak bertan behera uzteak, konpartsakideek atsekabez adierazi dutenez. Hala ere, etorkizunera begira jarriak dira, jai herrikoiak berreskuratzeko asmoz.

Ez da posible izan. Jakin bagenekien aurten Bilbon ez zela ez txosnarik, ez konpartsen jaitsierarik, ez txupinazorik eta ez su artifizialik izango, eta azkenean «Aste Nahasia» ere bertan behera utzi dute, urtero jaiak ospatzen diren egunetan Bilboko Konpartsek antolatutako «ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xumea». Pandemiak abuztuan utzitako datuak ikusita –ia 500 kasu berri abuztuaren 8an, Aste Nahasitik hiru astera–, Federazioak programa bertan behera uztea erabaki zuen.

Iñigo Fernandez de Martikorena Bilboko Konpartsen jai batzordeko kideak azaldu duenez, azken hilabeteotan «aukera guztiak zabalik» izan dituzte lehen momentutik, Aste Nagusiarekin eta ondoren, Aste Nahasiarekin. Hala eta guztiz ere, Bilboko konpartsakideak nabarmendu duenez, «garrantzitsuena beti izan da elkar zaintzea eta hori ondo dakigu, gure konpartsetan ere erizainak eta medikuak baitaude».

Bere partetik, Idoia Lorenzo “Hor Dago Abante!”-ko konpartsakidearen ustez, gizarteak bizitako egoera dela eta, Aste Nahasia momentu ona izango litzateke «burua deskonektatzeko». Lorenzoren hitzetan, oso albiste txarra izan da Aste Nagusia bertan behera uztea: «Pertsonalki, niretzat Aste Nagusia ez egotea oso gogorra da, txikitatik bizi izan dudalako. Gu bilbotarrak gara, eta pertsona gisa beharra dugu alaitasun hori bizitzea».

Historia modernoan, beste bi aldiz utzi da bertan behera Aste Nagusia: 1980. urtean –Bilboko Konpartsek joan den astean gogoratu zutenez–, Castañares alkateak berak hala erabakita debekatu zuenean, eta 1983. urtean, uholdeengatik Aste Nagusiko seigarren egunean jaiak bertan behera utzi zirenean. Orduko hartan konpartsa guztiek parte hartu zuten Bilboko Alde Zaharra garbitzeko lanetan.

Ekonomikoki ere kolpe gogorra izango da konpartsentzat Aste Nagusirik ez egotea. Kontuan hartu behar da Bilboko Konpartsak mugimendua autofinantzatua dela, eta, Aste Nagusiaz gain, beste ekimen batzuk antolatzen dituztela urtean zehar: San Tomas, inauteriak, auzoko jaiak, txosnagane... «Konpartsentzat, diru sarrera handiena Aste Nagusia da, eta diru horrekin urte osoan lan egiten dugu», azaldu du Lorenzok.

Dena den, Fernandez de Martikorenak garrantzia kentzen dio ekonomiaren alderdiari: «Ez baldin badago hainbeste diru jaietan inbertitzeko, jai xumeagoak izango dira. Zentzu horretan, Aste Nagusia ez egotea tragedia handiagoa da eredu parte-hartzaile, feminista eta euskaldunarentzat».

Euskarari dagokionez, Aritz Estibez, Jon Urruzola eta Ramon Vila “Algara” konpartsako kideek uste dute etenaldi honek, «beste hainbat arlori bezala», euskarari ere eragiten diola. «Euskarak presentzia eduki ahal du komunikazioan, birtualki... baina batez ere gure arteko harremanetan. Gure artean euskararen presentzia ziurtatu behar dugu», azpimarratu dute. «Distantzia mantentzeko eta pausatzeko unea da, baina euskarak etenik ez dauka».

Bilbao Uda, aurrera

Bilboko Udalak abuztuaren 11n adierazpen bat argitaratu zuen talde politiko guztiek sinatuta, non Bilboko Konpartsei eskatzen zieten bertan behera uzteko jaien egitarau alternatiboa; hau da, Aste Nahasia, «jai-esparru horretan ez ospatzeko eskaera, herritarrenganako errespetuz, erantzukizunez eta elkartasunez».

Hala ere, Bilboko Udalak antolatu duen Bilbao Uda programako ekitaldiek aurrera jarraitu dute. Kasu honetan, nahiz eta zentzugabekeria iruditu Bilboko Konpartsen programa bertan behera uztea eta Udalarena mantentzea, Fernandez de Martikorenak umorez hartzen du: «Badirudi covid-19ak badakiela ekitaldiak Udalak antolatu dituela, eta orduan ez da hurbilduko. Aldiz, jai herrikoien aldeko mugimenduek egiten badute, kutsakorra izango da».

Etorkizun ezezaguna

Etorkizunera begira, Fernandez de Martikorena arduratsua da; uste du Aste Nagusia «pandemiak baldintzatuta» egongo dela, baina bestetik, «erakundeek baldintzatuta ere bai». «Autoritatez jokatzeko joera hartu dute, eta hori ez bakarrik Bilbon, baita Getxon, Baionan, Gasteizen, Iruñean... Udaltzainen jarrerarekin ere ikusi da. Osasun trabak badira, ulertzen ditugu, eta alde gaude. Baina hori aitzakia bat bada jai herrikoiei mugak eta murrizketak ezartzeko, ezingo dugu onartu», aurreratu du Fernandez de Martikorenak, instituzioen jarrera eta hartutako erabakiak kritikatuz.

Jai ereduari dagokionez, Algarako kideen ustea hau da: «Azken urteotan birmoldaketa bizitzen ari ginen jada, jendearen portaera aldatzen ari zelako. Birusarekin gerta daitekeena da aldaketa azkartu egingo dela».

Egoera berezi hau penaz bizi arren, guztiok espero dute Aste Nagusia pandemiaren aurreko mailara bueltatzea eta erakundeetatik «normaltasun berria» ez aprobetxatzea «normaltasun zaharreko» jarrerak inposatzeko. Azken finean, denek diotenez, Aste Nagusia urteko asterik onena da.

«Kolore nagusiak», obra ganadora del concurso de carteles de aste nahasia

A pesar de no haber fiestas, Bilboko Konpartsak convocaba el pasado mes de julio el concurso de carteles con el que cada año eligen la imagen de Aste Nagusia, aunque esta vez el cartel ganador debía incluir el texto «Aste Nahasia».

Tras doce días, el jurado publicó los tres carteles finalistas destacando «la calidad de los trabajos que han presentado las artistas, sobre todo teniendo en cuenta el poco tiempo que han tenido para trabajar las obras». Un jurado formado por cinco konpartsakides con estudios o profesiones sobre diseño y bellas artes decidió que, de entre todos los trabajos presentados, los tres finalistas serían «Kolore Nagusiak», «Bilbao Patas Arriba» y «Zurrunbiloa 2020».

Aunque finalmente la edición de Aste Nahasia fue suspendida debido a la evolución de la pandemia, el jurado decidió seguir adelante con el concurso y determinó que el diseño ganador era «Kolore Nagusiak», presentado por Irune Usunaga Gil. La artista ha apostado por «referentes locales, utilizando los colores de las comparsas, y por un diseño limpio», según valoraron los miembros del jurado.

Tal como publicó Bilboko Konpartsak a la hora de anunciar el concuerso de carteles, Aste Nahasia debía ser «un sencillo programa de iniciativas lúdicas y culturales, realizado desde el cuidado mutuo, con fuertes medidas sanitarias, y guiadas por criterios de prevención, de forma popular, feminista, euskaldun, ecologista y lo más participativa posible» y que pretendía «alegrar, entretener y ofrecer cultura a un Bilbao afectado por la pandemia y la crisis económica, a partir del 22 de agosto».

En el programa, compuesto por 51 actividades, se proponían actividades como sesiones de bertsos, conferencias, talleres infantiles, muro de escalada, mercados de baserritarras, cine, obras de teatro, conciertos acústicos, talleres de ciencia, juegos de mesa, campeonatos de triples y degustaciones, entre otros. Además, los aforos sólo permitían entre 30 y 100 personas, según Bilboko Konpartsak.