2020/09/11

Erreportajea
 
Altsasuko dendak eta tabernak, covid-19aren aurrean tinko

Koronabirusak mundua hankaz gora jarri du agertu zenetik: distantzia fisikoaren ezarpena, maskararen erabilera, jaiak eta ospakizunak bertan behera... Altsasun jai asko ospatzen dituzte, baina irailekoak dira nagusiak Sakanako herrian. Aurten, Euskal Herriko gainontzeko herri eta hirietan gertatu bezala, oso bestelakoak izango dira jaiak, eta irailaren 11 eta 15 artean debekatuta egongo da edozein ospakizun edo jende pilaketa.

Testua: Iruñe ASTITZ LARUNBE
0911_hurrengo_jp03_f01

Ikasturte hasierarekin zer gertatuko ote da? Birusaren berragerpen handirik izatekotan, berriz ere etxean konfinatu beharko gara? Koronabirusaren garaian, ezjakintasuna da nagusi. Ostalaritza eta merkataritza izan dira, besteak beste, krisi honen eragina zuzen-zuzenean pairatu duten sektoreetako bi.

Pandemiak Altsasuko merkataritza eta ostalaritzan izan duen eragina zein izan den ezagutzeko Altsasuko Dendarien Elkarteko dinamizatzailea den Mikel Kabestrero, Txalaparta tabernako Raul Urkijo Merino, Arkangoa jatetxeko Rafa Arteta Ballarin eta Portuko Okindegiko Edurne Leiñena Mujikarekin elkartu gara.

Konfinamenduak negozio gehienen itxiera ekarri zuen, oinarrizko zerbitzuen barruan zeuden negozioak izan ezik. Beste askorentzat bezala, Raul Urkijorentzat taberna itxi beharrak diru sarreren murriztapen handia eragin zuen: «Urteak hamabi hilabete ditu. Bada, hiru hilabetez taberna itxita izateak, %33 gutxiago fakturatzea ekarri digu».

Egoera oso gogorra izan da guztientzat, hala adierazi du Rafa Artetak: «Pandemiak izan duen garapenera eta momentu bakoitzeko neurrietara egokitzen joan gara. Esaten zigutenaren arabera, negozioari errendimendu handiena ateratzen saiatu gara».

Oso bestelakoa izan da Portuko Okindegiaren egoera. Oinarrizko zerbitzua izanik, pandemia hasieratik lanean ibili dira Edurne Leiñena eta okindegiko langile guztiak Sakanako bizilagunei ogia zerbitzatuz: «Hasieratik neurriak hartu ditugu, unean uneko araudia jarraituz». Konfinamenduko hasierako egunak oso gogorrak izan ziren Leiñenarentzat: «Hasiera gogorra izan zen, ez genekien nola jokatu, ez genekien zer egin genezakeen eta zer ez... Urduritasun handia zegoen gure artean, bai eta bezeroen artean ere».

Hasierako asteak kaotikoak izan zirela gogora ekarri du Kabestrerok ere: «Komertzio asko irekita zeuden oinarrizko zerbitzuak zirelako eta ez zegoen informaziorik. Martxoa eta apirila kaotikoak izan baziren ere, gainerako komertzioen irekiera progresiboa oso ongi antolatu zen».

Bertan erosteko deia

Egoerak hobera egin eta konfinamendua arintzeko neurriak ezartzearekin batera, Altsasun bertan erosteko eta kontsumitzeko deia zabaldu zen herritarren artean. Bezeroek ongi erantzun dutela adierazi dute laurek. «Oso ongi portatu dira eta hasieratik guregan konfiantza izan dute», nabarmendu du Leiñenak.

Kabestreroren arabera, krisi honek ekarri duen onena bezeroak izan dira: «Altsasun bertako komertzioaren eta ostalaritzaren aldeko apustua egin dute. Herrian bertan behar guztiak asetzeko aukera izatea asko balioetsi dute».

Era berean, Urkijok gazteriaren aldeko aldarria egin du: «Gazteak asko matxakatzen ari dira baina oso ongi portatu dira hemen, herrian. Zerbait esaten diezu eta kasu egiten dizute. Aldiz, 40 urtetik gorakoek, lau garagardo edan ondoren antzarak ferratzera bidaltzen zaituzte».

Gutxika-gutxika apurtzen badoa ere, oraindik adinekoen artean taberna eta jatetxeetara joateko errezeloa dagoela dio Artetak: «Orain dela gutxi arte adinekoen %8-10 baino ez zen etortzen. Egun, %30-40 dator jada».

Uda izanda, terrazak funtsezkoak izan dira ostalarientzat. «Jendeak terrazetan egotea nahiago du», adierazi du Leiñenak. Gainera, taberna gehienek beren terraza eremua handitzeko aukera izan dute eta, Artetaren aburuz, negozio askorentzat bultzada handia izan da.

Aurten festarik ez

Era berean, tabernariek argi dute jaiak herriko negozioendako bultzada ekonomiko handia direla: «Jaiak negozioen bihotza dira hein handi batean. Maila ekonomikoan zein lan mailan kolpe handia izango da aurten festarik ez izatea», onartu du Artetak.

Raul Urkijorentzat «ez-festen» arriskuaren inguruko polemika «zentzugabea» da hein handi batean. Izan ere, «zaintza areagotu» egiten da eta, beraz, mugak zein murriztapenak «handiagoak» dira.

Ildo horretan, covid-19 kasuen gorakadarekin etor daitezkeen konfinatze eta neurri berrien beldur dira. Kabestreroren aburuz, beste konfinamendu batek «izugarrizko» galera eragingo luke: «Komertzioaren sektoreak hamar urte daramatza krisian eta urtetik urtera egoera okerragoa da. Beste konfinamendu batek negozio askoren itxiera ekarriko luke eta, herri txiki batean, denda bat ixten bada oso zaila da berriz irekitzea».

Leiñenaren arabera, etorkizunera begiratzea zaila da, egunetik egunera neurriak aldatzen direlako: «Ezjakintasuna dago, pandemiak zer-nolako garapena duen kontuan izan beharra dago».

Etorkizuna zaila izango bada ere, argi dago, dendari eta ostalariek ahal duten guztia egingo dutela, orain artean egin bezala, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

 

Más de 4.000 bonos para impulsar y fomentar el comercio local

El Ayuntamiento de Altsasu, en colaboración con Altsasuko Dendarien Elkartea (ADE), ha puesto en marcha una campaña para incentivar el consumo en los comercios, así como en bares y restaurantes del pueblo.

«Altsasu bonoak» es el nombre de esta campaña promovida y financiada por el consistorio local que en nueve días agotó los más de 4.000 bonos emitidos y que fueron repartidos en el Centro Cultural Iortia.

Cada bono tiene un valor de 40 euros, de los que, al canjearlo, el o la altsasuarra abona 30 euros al establecimiento y el Ayuntamiento se hará cargo de los 10 euros restantes. Para poder hacer uso de los bonos se deberá hacer una compra mínima de 40 euros.

Alrededor de 80 establecimientos se han unido a esta campaña que pretende seguir impulsando el comercio y la hostelería local, que desde el inicio de la pandemia ha dado un servicio cercano y de calidad a los altsasuarras que se han acercado a cada tienda, bar o restaurante del pueblo.

Altsasuko Dendarien Elkartea ha sido la encargada de gestionar toda la campaña, que comenzó el 13 de julio y finalizará el próximo 30 de setiembre.

Para Mikel Kabestrero, dinamizador de ADE, se trata de una apuesta clara e importante para incentivar la economía local, especialmente golpeada por la crisis del Covid-19: «Seguramente es la campaña más grande que se ha hecho a nivel de comercio en Altsasu, e incluso, en Sakana».

Kabestrero apunta que aunque es pronto para sacar conclusiones, «el canje va a buen ritmo». Desde ADE creen que con la llegada de la pandemia la gente se ha dado cuenta de la importancia de tener todos los servicios cerca de casa: «No todos los valles y municipios de Nafarroa tienen cubiertos todos los servicios. En Sakana tenemos la suerte de que sí».

«Altsasun bezeroek bertako komertzio eta ostalarien aldeko apustua egin dute. herrian bertan behar guztiak asetzeko aukera izatea asko balioetsi dute»

«Jaiak negozioen bihotza dira hein handi batean. Maila ekonomikoan zein lan mailan kolpe handia izango da aurten festarik ez izatea»