«Il turco in Italia» opera moldatu du ABAOk segurtasun neurri berriak bete ahal izateko
Osasun eta segurtasun neurri berriek bete-betean harrapatu dute ABAO; izan ere, Lakuak antzokietan gehienez 400 eserleku bete daitezkeela ezarri du; alegia, orain arte baino 200 gutxiago. Horren ondorioz, denboraldia irekiko duen Rossiniren “Il turco in Talia” opera moldatu egin behar izan dute eta funtzio bikoitzak eskainiko dituzte hainbat egunetan.
Atzo iragarri zutenez, emanaldi bakarra eskainiko da gaur bertan, hilaren 28an eta azaroaren 2an, eta bikoitza aldiz urriaren 24an, 26an eta 30ean. Guztietan laburtutako bertsio berbera eskainiko dute, ordu eta erdikoa eta atsedenik gabea. Originalak bi ordu eta laurdeneko iraupena du.
Moldaketa
Aldaketak aldaketa, Christophe Rousset musika zuzendaria eta Emilio Sagi eszena zuzendaria oso pozik agertu ziren lortutako emaitzarekin. Hasierako kezka desagertu egin zen asteleheneko entseguaren ondoren. «Badirudi ikuskizunari ez zaiola ezer falta, ez dut uste sakrilegio bat denik», adierazi zuen, erantsiz Rossinik moztu, luzatu eta egokitzeko zaletasuna zuela.
Sagiren ustez, benetako «tragedia» neurriak betearazteko antzokiak ixtea litzateke, eta ez obrak moldatzea.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
