Musikaren katalizatzaileak
Musikak bizitza katalizatzen du; nahi edo ez, musikak eraman gaitzake aurrera eta atzera, behera edo gora. Zuzenekoak dira musikaren euskarririk zaharrena. Kontzertuen indar katalizatzaile eta erakartzaileaz konturatu zirenean, lataratzea otu zitzaien, betikotzeko eta komertzializatzeko. Zilindroa fonografoan, gero disko biribila gramofonoan. Irratia izan zen musika ez presentziala unibertsalizatu zuen estreinako euskarria 1920ko hamarkadan. Biniloa, kasetea, CDa eta abar izan dira gero musika etxeetara ekarri dituzten euskarri komertzialak. Irratiek hurbildu gintuzten ordaindu gabeko musikara era popularrean. Telebistek ere ekarri gaituzte musiketara, baina kontrola zorrotzagoa izan da. Irratietan askatasun handiagoa izan da, zirrikitu gehiago dituelako kontroletatik ihes egiteko.
Udaro zuzeneko musikaren doakotasunaz disfrutatzen dugu Euskal Herrian, udaletxeek ordaintzen baitute. Ohitura hori dugu Euskal Herrian, baina normalean zuzeneko musika entzuteko ordaindu egin behar izaten da. Egungo euskarri katalizatzaileak online bidezkoak dira. Sarean denetarik aurkitu daiteke eta nahierara, doan edo ordainduta. Euskarri digitalek milioka entzule dituzte egunero.
Baina kantuek dute gakoa. Zer dute kantuek entzuleak erakartzeko eta katalizatzaile lanak egiteko? Zergatik da katalizatzailea kantu jakin bat? Garrantzitsua da musikaren edukia, baita zein euskarritan ematen den ere. Musikari guztiek izan nahi dute katalizatzaile, baina gutxi iristen dira oholtza horretara.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
