GARA
CAnBERRA

Australiako Armadak Afganistanen egindako gerra krimenak onartu ditu

Ez da ohikoa, baina Australiako Armadak bere eliteko soldaduek Afganistanen egindako hainbat sarraskiren berri eman du, torturak eta 39 zibilen eta atxiloturen erailketa tartean. Afganiarrei barkamena eskatu die, baina ikerketaren atal batzuk zentsuratu egin ditu.

Australiako Armadako eliteko soldaduek 39 zibil eta atxilotu afganiar erail zituzten «gudaren presiopean jazo ez ziren gertakarietan». Kasu gehienetan, gainera, «soldadu iritsi berriak hezteko erritualekin» zerikusia izan zuten sarraskiek.

Angus Campbell Armadaren buruak aurkeztu zuen atzo ikerketa. «Australiako Armadaren izenean, bene-benetan barkamena eskatzen diot herri afganiarrari gure soldaduek egindako krimen guztiengatik», azaldu zuen Camberran egindako prentsaurrekoan.

Australiako Gobernua gertatutakoa ezkutatzen saiatu den arren, publiko egindako hainbat salaketaren ostean egindako barne ikerketa kaleratu behar izan du Armadako Ikuskaritza Orokorrak. 465 orrialde ditu lanak baina hainbat atal zentsuratu egin dituzte, aitzakia legalak argudiatuta.

Ikerketak soldaduen ustezko gerra krimenak aztertzen ditu, Australia Afganistanen buru-belarri sartu zen 2005. urtetik 2016ra bitartekoak guztiak. Salaketak eliteko hemeretzi soldadu ikertzeko eskatu dio Poliziari. Gutxienez 23 istilutan borrokalariak ez ziren zibilak atzemateko orduan lege humanitarioak eta nazioarteko gerra legedia hautsi zutela «sinesgarria» dela dio txostenak.

«Hastapen erritualak»

Erailketa gehienak 2012tik 2013ra bitartean egin zituzten, «gudaren harrabotsetik at». Kasu batzuetan, patruilen agintariek preso afganiarrak erailtzera behartu zituzten soldadu gazteenak, «hastapen erritualetan». Legez kanpoko exekuzioen ostean, armak eta munizioa uzten zituzten gorpuen ondoan, argazkiak aterata eta sarraskiak ezkutatzeko asmoz. Are, krimenok salatu nahi zituzten hainbat soldadu beldurrarazten zituzten patruiletako agintariek, normalean sarjentuak eta kaboak, isilarazteko.

Dokumentuak salatu diren gertaera guztiak ikertu baditu ere, ez du errudunen izen-abizenik ematen. Biktimak eta sarraskiak gertatu ziren leku zehatzak ere ez ditu identifikatzen. Komunikabideek, hala ere, sarraskien berri eman dute, lekukoen testigantzekin, batez ere 2016. urtetik hona. Urte hartan ezagutzera eman zen Samantha Crompvoerts Armadako soziologoak egin zuen ikerketa, salaketa posible egin duena.

Crompvoertsek salatu zuenez, eliteko soldaduek atxilotuak lotu eta torturatu egiten zituzten galdeketetan. Australiako patruilek herrixketatik alde egiten zutenean, «atxilotuak hilda aurkitzen zituzten, buruan tiroa jota, begiak estalita eta, kasu batzuetan, baita lepoa moztuta ere».

Lepoa moztu eta errekara

Australiako Parlamentuaren webgunean argitaratu den ikerketak 14 urteko bi gaztetxo afganiarren kasua aipatzen du. Ustez talibanekin harremanak zituztelakoan, lepoa moztu zieten eta gorpuak errekara bota zituzten.

ABC kateak ere Australiako soldaduen gerra krimenak salatu zituen 2017an, legez kanpoko exekuzioak tartean. Aldiz, salaketaren ostean, Polizia komunikabidearen erredakzioan sartu eta miatu egin zuen, “Artxibo afganiarrak” dokumentua eskuratu asmoz. Azkenean ez zuten aurkitu eta komunikabideak iturriak sekretuan mantentzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna aldarrikatu zituen.

Besteak beste “C soldaduaren kasua” aipatu zuen ABC kateak 2017ko maiatzean, 2012an Afganistango herrixka batean buruko gaitz bat zuen gizon bat tiroz erail zuen gizonarena alegia. Lehenago, soldadu berberak armarik ez zuen beste zibil bat nola erailtzen zuen erakusten zuten irudiak ere eman zituen ABCk.

Hala ere, Armadaren ikerketaren arduraduna, Paul Brereton jenerala, ziur omen zen ikerketa abiatzean salaketa horiek «zurrumurru faltsuak» izango zirela. «Ez genuen nahi horrelako emaitzarik izatea. Guztiz atsekabetuta gaude», esan zuen jeneralak. Etsita egongo da, baina bizirik eta osorik, Australiako Armadako biktimak ez bezala.

Hostigado por los talibán, el Gobierno de Kabul lo fía todo a que Biden no complete una retirada total

La voluntad de Trump de retirar otros 2.000 soldados de Afganistán de aquí al 15 de enero alegra a los talibán, pero el Gobierno de Kabul espera no solo que mantenga los últimos 2.500 efectivos sino que incremente la presión contra los rigoristas afganos.

El conflicto afgano ha costado a EEUU desde la invasión de 2001 2.400 bajas mortales y un billón (con b) de dólares.

Washington y los insurgentes talibán alcanzaron un acuerdo por el que EEUU se compromete a una retirada total para mayo de 2021. Los talibán prometen no atacar a las fuerzas ocupantes e impedir que los grupos yihadistas de Al Qaeda y el Estado Islámico operen en el país centroasiático.

Pese a que Kabul y los talibán dialogan desde setiembre en Doha, estos últimos han incrementado su ofensiva militar, conscientes de la debilidad en la que se encuentra el gobierno títere, que ruega a Biden que mantenga un retén de tropas. GARA