ZABALZARI ZOR ZAION EGIAREN ALDARRIKAPENA AURITZEN

Mikel Zabalza orbaizetarraren desagerpenetik eta heriotzatik 35 urte bete direnean, ekitaldi hunkigarria antolatu zuen atzo Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak Aurizko kultur etxean. Dantza garaikidea eta musika uztartuz, antzerki lan batekin irudikatu zuten orduan gertatutakoak jendartean eta komunikabideetan utzitako arrasto sakona. Bizikidetzarako ezinbestekotzat jo zuten gertatutakoaren egia jakitea.

Iñigo URIZ | FOKU