BEGIRADA

Adar jotzea «il Capitano»-ren kontura

“Salvinik konfiantza, errespetua eta miresmena zergatik merezi dituen” izeneko liburua salduena da Amazon Italiako Politika sailean. 110 orrialde ditu, baina guztiak zuriz daude. Egileak liburua orrialde zuriz beteta dagoela eta urte luzeko ikerketan ez duela gaiari buruz ezer esatekorik aurkitu ohartarazi arren, izugarri saltzen ari da. Bat baino gehiago oroituko zen bere garaian argitaratutako “La hinteligencia militar”.