GARA
MADRIL

«Bateragune auziko» epaiketa errepikatzeko eskaera 15ean aztertuko dute

Espainiako Auzitegi Gorenak “Bateragune auziko” epaiketa errepikatzeko eskaera hilaren 15ean aztertuko du. 2018. urtean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak akusatuen eskubideak urratu zirela ebatzi zuen eta Gorenak bertan behera utzi zituen 2012an Arnaldo Otegiren, Rafa Diezen, Arkaitz Rodriguezen, Sonia Jacintoren eta Miren Zabaletaren kontra ezarritako kartzela zigorrak. Horiek bere osotasunean bete zituzten.

Verde Esperanza Terrorismoaren Biktimen Elkarteak epaiketa errepikatzea eskatu zuen.

Auzitegi Nazionalak berak horri uko egin dion arren, Goreneko Fiskaltza epaiketa berriro egitearen alde agertu zen.