GARA
COX BAZAR

Bangladeshek urrutiko uharte batean lagako ditu errefuxiatu rohingyak

Bangladesh iheslari rohingyak zikloien eta uholdeen mende dagoen Bhasan Char irla txikira bidaltzen hasi da. Nazio Batuen eta giza eskubideen aldeko erakundeen kritikek ez dute ezertarako balio izan.

Bangladesheko Gobernua atzo hasi zen Myanmarretik ihes egin beharra izan zuten errefuxiatu rohingyak Bashar Char urrutiko uharte txikira eramaten. Zikloiek sarri eta gogor astintzen dute 40 kilometro karratu besterik ez dituen uhartea eta uholdeak ohikoak dira bertan, batez ere montzoi garaian. Gainera, errefuxiatuak sartuko dituzten eremua gertuen dagoen herritik bi ordura dago.

Giza eskubideen aldeko erakundeek eta Nazio Batuek irmo salatu dute Bangladeshek hartutako erabakia. Alperrik. Lehen 922 errefuxiatuak atzo atera zituzten autobusetan Cox’s Bazarreko eremutik Chitaggongeko portura bidean. Ostean, Itsas Armadaren ontzietan eraman zituzten Bengalako golkoan kokatutako Bhasan Char uhartera.

«Hogei autobus erabiltzen ari gara iheslariak eramateko. Bueltan datoz dagoeneko errefuxiatu gehiago portura eramateko», azaldu zuen Anwar Hossain poliziaburuak.

Agintariek lehen fase batean uhartera 2.500 rohingya bidaltzea espero dute. Horretarako, Itsas Armadak aterpeak eraiki ditu uharte txikian eta uholdeen aurkako murru bat altxatu du. Bangladesheko Gobernuak ziurtatu duenez, rohingyen 40 bat buruzagi eraman zituzten irailean uhartera eraikuntzok ikusteko eta «oso pozik» agertu ziren. Ez dago, baina, errefuxiatuekin ustezko poz hori baieztatzerik. Aitzitik, familia askok ez dute uhartera joaterik nahi. Are, presioak, eta pizgarriak, jaso dituzte Bangladeshek erosi dituen agintari rohingyen eta “boluntarioen” aldetik.

Garbiketa etnikoa

Asmoa Cox’s Bazarreko barrutiak gaur egun bizi duen presioa arintzea da. 2017ko abuztuan 750.000 rohingyak beren lurraldetik ihes egin zuten Myanmarko Armadak eta milizia budistek elkarlanean aurrera eramandako garbiketa etnikoaren ondorioz, eta gehienek bertan amaitu zuten. Aurretik jada beste 200.000 rohingya zeuden Cox’s Bazarren. Egun milioitik gora dira errefuxiatuak.

Bangladesheko Gobernuak datorren asteetan Bashar Char uhartera 100.000 rohingya eramateko asmoa agertu du. Nazio Batuek Bangladeshen duten bulegoak komunikatu lakoniko bat kaleratu du iheslariak lekualdatzeko erabakiarekin «inolako zerikusirik» ez duela adierazteko eta egitasmoari buruz jaso duen informazio eskasa salatzeko.

Idatziak dioenez, Nazio Batuek ez dute baimenik jaso «uhartearen segurtasuna eta egitasmoaren bideragarritasuna» aztertzeko. Are, iheslariek «tokialdaketaren berri izateko eta erabaki aske bat hartzeko eskubidea» dutela ohartarazi dute. «Uhartean hezkuntza eta osasun zerbitzuak izan behar dituzte, eta, nahi izanez gero, bertatik alde egiteko aukera izan behar dute», gaineratu dute Nazio Batuek. Human Rights Watch eta Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeek ere dei egin diote Bangladesheko Gobernuari egitasmoa berehala eten dezan.

Myanmarretik ihes egin behar izan zuten rohingyek egoera jasangaitza pairatzen dute Bangladeshen. Koronabirusak are gehiago larriagotu du, gainera, mugatik gertu bizi diren milioi bat iheslarien bizimodua. Beste 150.000 errefuxiatu alboko herrialdetan bizi dira. 600.000 rohingya inguru Myanmar mendebaldean bizi dira oraindik. Noiz arte da kontua.

Triste récord de llegadas a Canarias

Canarias recibió hasta el 30 de noviembre 19.566 inmigrantes rescatados en patera en sus costas, 8.157 de los cuales han llegado el pasado mes, lo que hace que noviembre de 2020 marque un récord histórico en la llegada de migrantes, ya que ni en la crisis de los cayucos había llegado tanta gente en un solo mes.

Noviembre también ha sido el mes en el que más personas han llegado en un fin de semana (2.188 entre los días 7 y 8) y en el que se han rescatado más inmigrantes en una sola jornada (1.461 el día 7).

La llegada de pateras al archipiélago se ha acelerado en los últimos dos meses: en octubre arribaron 5.328 y en noviembre, 8.157, lo que supone un promedio de 272 llegadas diarias el pasado mes.

La principal consecuencia de este histórico número de llegadas ha sido el colapso y el tardío cierre gubernamental del campamento instalado en el muelle grancanario de Arguineguín, que se montó en agosto para albergar a 400 personas y que algunos días ha llegado a hacinar a 2.600 inmigrantes.GARA