GARA
GASTEIZ

Urtaranek Shesari «ia hilabete gehiago» eman diola salatu du EH Bilduk

Gasteizko Udal Gobernuak Armentia 2 gas-putzuaren lizentziaren tramitazioan izan duen jarrera gogor kritikatu du EH Bilduk eta «iruzurra» izan dela salatu du. Azaldu duenez, Udal Gobernuak lizentzia ukatzeko tramitazioa atzeratu egin du, «Shesari ia hilabete gehiago oparituz erantzuna presta dezan eta horrela, gainera, lizentziaren gaia aurrekontuen eztabaidatik atera du». «Denboran hain luzea den jokabide honek irabazle argia du: EAJ. Shesak abenduaren 22tik daki lizentzia ukatuko diotela. Lizentziaren eskatzailea ohi baino denbora gehiago izaten ari da erantzuna prestatzeko, jakinarazpena jaso zenetik denbora asko geratzen delako», adierazi du.