BEGIRADA

Arrazismoak bizirik dirau Euskal Herrian

Nafarroako Gizarte Politiketako Sailaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo, Lizarrako Juguettos dendak langile bat ijitoa izateagatik kaleratu duela salatzeko. Horrelako salaketak ez dira ohikoak Euskal Herrian, baina gurean ere oraindik jarrera arrazistak badirela erakusten dute. Garai zail eta bidegabe hauetan ezin da arrazismoaren aurrean guardia jaitsi.