GARA
ITSASU

Abian da Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa

Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa antolatu du lehen aldiz, urteroko hitzordu bilakatzeko asmoz eta, bide batez, 2018an Itsasun zendutako bertsolari ezagunaren izena ohoratzeko.

Sariketak bi atal izango ditu, gazteena eta helduena. Gazteen saila 16 urtera artekoa izango da. Ipar Euskal Herrian sortutako ekimena bada ere, Euskal Herri osoko bertsozaleek har dezakete parte eta lanak aurkezteko epea otsailaren 18ra artekoa izango da.

Lanak sarasua.lehiaketa@gmail.com helbidera bidali behar dira. Sarituen epaia martxoaren 20an emango da. Lehen hiru sarituek 300, 200 eta 100 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, helduen sailean, eta gazteei dagokienez, Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak eta bestelako opariak jasoko dituzte.