Xabier Jimenez eta Israel Escalante
Ezker Anitza-IU Bizkaia
KOLABORAZIOA

Bizkaiko «influencer» aberatsak

Duela gutxi, taxuzko eztabaida eman da hainbat komunikabidetan, zenbait youtuber eta influencer aberatsek iragarritakoaren ondorioz, hau da, egoitza fiskala (eta teorian egoitza fisikoa ere) Espainiatik Andorrara eramango dutela zerga gutxiago ordaintzeko helburu bakarrarekin. Kasu askotan, edozein langilek bi bizitza osotan lan eginda irabaziko lukeena urtebetean irabazita.

Era berean, beste influencer eta youtuber batzuen jarrera eskertzekoa da; izan ere, etekin ekonomiko berberak izan arren, mozkin horiek sortzen dituzten zergak ordaintzeko beharra aldeztu dute, eta, gainera, zerga gehiago ordaindu beharrari buruzko hausnarketa ere egin dute.

Egoera ekonomiko pribilegiatua dutela aitortu eta zerbitzu publikoak mantentzen laguntzeko beharra dagoela adierazi dute. Zerbitzu publikoak, zergen bidez finantzatzen dira eta herritarren bizi kalitatea bermatzeko ezinbestekoak direla azpimarratu dute, alegia.

Esan beharrik ez dago zerga horiei esker ordaintzen direla ikastetxeak, institutuak, ospitaleak, garraio publikoa eta gure auzo edo ikastetxeen digitalizazioa. Ziurrenik, gaur egun zergarik ordaindu nahi ez duten influencer eta youtuber horiek aipatutako zerbitzu publikoei esker izan dute ikasteko, sendatzeko edo alfabetatzeko aukera, edota alfabetatze digitalean trebatu edo Internetera lehen aldiz konektatzekoa. Baina eztabaida honetan funtsezko bigarren elementu bat ere badago: hemen jarduera ekonomiko bat sortzen duen pertsona bati Andorran zerga gutxiago ordaintzen amaitzea ahalbidetzen dion zerga-egitura. Jarrera pertsonalak, norberekeria edo zerbitzu publikoak lagundu nahi ez izatearen logika gaitzesgarriak direlako. Baina jarrera horiek ez lirateke posible izango Europan eredu fiskal homogeneoa bagenu eta paradisu fiskalek lekurik ez balute.

Gehiago esanda, eta gurera itzultzen, batzuek hartutako aukera pertsonalez eta youtuber eta influencer horiek gure gizarteari helarazten dioten balio-eskalaz gain, gure erakundeek helarazten dituzten balioak ere aztertu beharko lirateke, horretara deitzen duen politika fiskalarekin horrelako ekintzak onartu eta sustatu ere egiten baititu.

Urrutirago joan gabe, pandemiaren lehendabiziko olatuan, Foru Aldundiak Bizkaia arrisku-kapitalaren kudeatzaileentzat «paradisu fiskal» bihurtzea onartu zuen, oso baldintza onuragarriak eta gure ogasunarentzat kostu izugarria izanik. Andorrak gure youtuber eta influencer horiei egiten dien opariaren antzekoa.

Eredu fiskal jasangarri eta progresibo baten alde Pirinioetako herrialdeak egiten duen politika fiskala bezain kaltegarria, baina ez hain ezaguna. Izan ere, Andorrako zerga-politikaren eta Bizkaikoaren arteko alde bakarra, batzuetan, Youtube edo Instagramen lortutako bistaratze-kopurua baino ez da.