I.B.
BILBO

348 ikasgela itxita daude Hego Euskal Herrian covida dela eta

Azken egunetan koronabirusaren hedapena txikitzen ari dela ematen duen arren –ostegunean Hego Euskal Herriko lau herrialdeen intzidentzia metatua jaitsi zen, lehenengo aldiz urtea hasi zenetik–, pandemiaren eraginak handia izaten jarraitzen du esparru guztietan. Ildo horretan, ikastetxeetan ere asko nabaritu dituzte bizi dugun olatu berriaren ondorioak, eta atzo emandako datuen arabera 348 dira itxita dauden ikasgelak, 196 ikastetxetan banatuta.

Nafarroan, 52 eskoletako 95 ikasgela daude itxita, aurreko egunean baino bi gutxiago, eta bilakaera ona izaten ari da herrialde horretan, urtarrilean 114 gela itxi behar izan baitzituzten. EAEn, aldiz, egunetik egunera egoera okertzen ari da, eta dagoeneko 144 ikastetxetako 253 ikasgela daude itxita, ostegunean baino hogei gehiago.

Gainera, nahiz eta EAEko Hezkuntza Sailak igorritako oharraren arabera aurrez aurreko eskolak etenda dituen ikastetxerik ez egon, antza Judimendi HLHIn ikasle batzuk hasi direlako geletara itzultzen, jardunak ia erabat etenda jarraitzen zuen atzo Gasteizko ikastetxean, GARAk baieztatu ahal izan zuenez. Hain zuzen, Judimendin jazotakoak hautsak harrotu ditu, ikastetxeko klaustroak gogor gaitzetsi baitu Osakidetzaren kudeaketa. Besteren artean, bizpahiru kasu positibo izan dituzten geletan baheketak egin ez izana, eskoletako protokoloaren gabeziak eta komunikazioan izandako arazoak salatu dituzte ikastetxe horretako ordezkariek.

Azken asteetan hezkuntzaren esparruan izandako okertzeak ezinegona eragin du guraso askoren artean, eta, batez ere, euren haurrak eramaten dituzten zentroen egoerari buruz informazio faltagatik izan dira kexak. Edonola ere, ikastetxeak eremu «nahiko segurua» direla nabarmendu zuen atzo Iruñeko Gobernuko Hezkuntza sailburu Carlos Gimenok, eta ikasleen artean izaten ari den birusaren transmisioa «oso txikia» dela adierazi zuen. Protokoloek «ondo funtzionatu» dutela ziurtatu zuen sailburuak, eta eskoletan atzematen diren kutsatze gehienak geletatik kanpo gertatzen direla gaineratu zuen, familiaren eta lagunen esparruan, batez ere.

Agerraldia Mutiloan

Ikastetxeetako bilakaera alde batera utzita, pandemiaren egoerak azken egunetako bideari eusten dio, eta gutxika-gutxika bada ere, intzidentziaren malda hasi da beherazko joera hartzen; ostegunean 1.146 kasu atzeman ziren, aurreko egunean baino ia ehun gutxiago. Jaitsiera nabarmena izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta txikiagoa Nafarroan. Araban, aldiz, zazpi positibo gehiago detektatu ziren, baina, bertan ere, intzidentzia metatuak beherantz egin zuen.

Atzoko daturik deigarriena Mutiloako Amma adinekoen egoitzan gertatutakoari buruzkoa izan zen, bertan, duela hamar egun txertoaren bigarren dosia jaso zuten zortzi egoiliar kutsatu baitira. Horietako inork ez du sintomarik garatu, eta Iruñeko Gobernuak nabarmendu zuen txertoak ez duela birusaren infekzioa eragozten, bai ordea gaixotasuna garatzea. Horregatik, txertatuta egon arren babes neurriak mantentzeko beharra gogorarazi zuen.

Solo un 5% dice que no se vacunará en la CAV

El Gabinete de Prospección Sociológica del Gobierno de Lakua difundió ayer el estudio “Percepciones ciudadanas sobre la pandemia”, elaborado entre el 27 y 30 enero, según el cual solo cinco de cada cien habitantes de la CAV afirma que no va a vacunarse contra el covid-19, frente a un 75% que asegura que sí lo hará, y un 19% que todavía no lo tiene claro. Además, un 1% indica que ya se ha vacunado. Son cifras que muestran una disposición favorable hacia la vacuna, en pleno proceso de inmunización. Entre quienes dicen que no van a vacunarse, un 41% expone como motivo que preferiría esperar más, y un 30% –por tanto, un 1,5% de todos los encuestados– considera que la vacuna no es segura. En ese grupo hay también un 6% que cree que las vacunas, en general, son perjudiciales.

Según esa encuesta, un 89% está muy (45%) o bastante (44%) preocupado por la propagación del covid-19, y respecto a los efectos de la pandemia, es mucho mayor la preocupación por la salud (60%) que sobre la economía (17%). Asimismo, la atención que Osakidetza está dando a las personas enfermas es valorada muy positivamente por el 74%, con una nota media de 7,6, muy por encima de la valoración que se hace de la actuación del Gobierno de Lakua, que logra un 5,7, y más aún respecto al Ejecutivo español, que se queda en un 4,4. I.B.