Maider IANTZI - Idoia ERASO
BERA-AZKAINE
2.000 HEKTAREA ERRETA

Triskantza handia eragin du suak, eta mendia pobretu egin da

Azkenean ez da jenderik kaltetu. Baina sutearen hasieran eratu zen krisi mahaian horretaz solastatzen zen: bizitzak salbatzeaz eta oinarrizko zerbitzuen irisgarritasunaz. Behin azken garrak itzali eta egoera lasaituta, balantzea egiteko unea da. Beran, susmo guzien arabera nahita, piztu zen suak 2.000 bat hektarea kiskali ditu Bidasoa aldean.

Orotara 2.000 bat hektarea kiskali ditu azken urteetan Bidasoa aldean ezagututako suterik handienak. Horietako kasik 1.000 Nafarroan, bereziki Lesakan eta Beran; 750-800 Biriatu eta Azkaine artean; eta bertze 400 Irun aldean. Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, tamalez bertako basoa da erre den gehiena eta galera handia da ondare naturalarentzat.

Azken garrak igande gauerdian itzali zituzten, profesionalen eta boluntarioen asteburu osoko ahaleginari esker, nahi orduko ailegatu ez zen euriaren laguntzaz. Zorionez, ez zen inor hil, baina horren beldur ere izan ziren zenbait unetan.

Beran, Gurutze Gorria 50 ohe jartzeko prest zen. «Kiroldegia ireki genuen jendea etxetik atera behar bazen bertara eramateko. Ez da horren beharrik izan. Baina egoera, larunbat goiz-eguerdi horretan oso larria izan zen eta uf, ez genekien zer gertatuko zen. Alarma guztiak aktibatu ziren. Kontrol postua ere jarri zen Zalainen. Bertatik koordinatu zen larrialdi guztia. Iruñetik deitu eta krisi mahaia osatu zuten», kontatu dio Aitor Elexpuru alkateak GARAri. Nekatuta dago, oraindik zurrunbilotik atera gabe, sutea, susmo guztien arabera nahita piztua, inguruotan ezagututako larriena izan baita.

350-400 hektarea erre dira Beran. Herri lurrak kaltetu dira, eta animalia aunitz hil. Josu Iratzoki Mendietako zinegotziak Nafarroako basozainekin buelta bat eman zuen atzo balantzea egiteko. Bestalde, norbanakoei dei egin zieten udaletxera joateko zer kalte izan duten azaltzeko. Iratzokik agertu duenez, hagitz gaizki ikusi dute ingurua. «Pinudiak behintzat, gazteak eta zaharxeagoak, deusetarako balio ez dutela gelditu dira. Landaketa berri bat zegoen, pinuarena, Sarrailan, eta dena galdu da. Bertze landaketak, haritzarenak, alertzearenak, batzuk erdizka daude. Ikusi beharko da nola erreakzionatzen duten».

Sutearen jatorriari buruz, Sarrailan hasi zen foku bat eta Montoian bertze bat. Bi sute elkarren arteko konexiorik gabe, larunbatean 9.30ak aldera, eta hortik abiatu zen dena. Igandean Maria Chivite Nafarroako lehendakariarekin eta Barne Saileko zuzendariarekin, Amparo Lopezekin, bildu ziren Lesaka eta Berako Udalak eta salaketa jartzeko asmoa aipatu zieten. «Erran ziguten ongi, baina ofizioz foruzaingoa jada ikertzen ari zela», agertu du Elexpuruk.

Herritarrak eskertu ditu. «Erran ziguten ez egiteko deialdi orokor bat, arriskutsua izan zitekeelako, baina mendia ezagutzen zuen jendea hurbildu zen. Suhiltzaileei janaria eta ura banatzen ere ibili dira. Beti bezala, hemen jendeak erantzuten du eta gaur ere alpapa zakuak ekartzen ari dira udaletxera, aziendak bazka behar baitu».

Ikerketa abian Baionan ere

Biriatu eta Azkaine artean 750 eta 800 hektarea inguru erre dira. Azken herria izan da ukituena, etxeetara hurbildu zelako sua. Jendarmeria eta Baionako Fiskaltza ikerketa egiten ari dira suaren jatorria argitzeko. Eta Azkaineko Herriko Etxea bide judiziala hartzeko prest dagoela baieztatu du Jean-Louis Fournier auzapezak: «Seguruenik salaketa jarriko dugu legez kontrako su abiatzeagatik». Su horiek nahita piztuak izan badira ere, «kriminalak» ala luberria egiteko izan diren argitu nahi da.

Arrazoia dena delakoa izanik ere, sua piztearen larritasuna nabarmendu du Fournierrek: «Larunbatean eta igandean zegoen haize bortitzarekin eta lurrean zegoen lehortearekin ekintza kriminala da sua ematea». Urruña eta Biriatuko udalek ere ez dute oraindik jakitera eman salaketa jarriko duten.

Sua itzaltzen eta galerak ahalik eta txikienak izan zitezen lanean aritu ziren lagun guztiak izan ditu gogoan Fournierrek: «Suhiltzaileak, jendarmeriako zerbitzuak, Herriko Etxeko nire taldeko jendea, boluntarioak… denak eskertzen ditut egin duten lanarengatik».

Mendizaleak ebakuatuta

Larunbat eguerdi aldera, Azkainen suteak indarra hartu zuen Larhun inguruan, eta 80 bat mendizale ebakuatu behar izan zituzten. «Eguraldi ona egiten zuenez, jende anitz ibiltzen ari zen mendian eta ebakuatu behar izan ziren, sua zegoen tokitik jaitsi ez zitezen. Mendizaleei bizitza salbatu zieten, bestela dramatikoa izaten ahal zen».

Zenbait etxe ere hustu behar izan ziren, eta erre ez izana «mirakulua» izan dela baieztatu du Fournierrek, kasu batzuetan guztiz inguratuak izan baitziren. Bertako biztanleak larunbatean berean itzuli ahal izan ziren etxera. Oporretarako etxe bilakatutako bi borda erre ziren sutean, Urruñan zegoena guztiz suntsitua gelditu da, eta Azkainen dagoenak teilatua galdu du.

Suteaz hitz egiteko prentsaurrekoa emanen dute gaur Fournierrek eta Felipe Aramendi Urruñako auzapezak, Euskal Elkargoko ordezkariekin batera.

Ganaderos subrayan que hay que mantener los montes limpios

«Esto parece el desierto... o Marte». Así describe el ganadero de Bera Xabier Balda la «desoladora» vista del monte. «En primavera veremos lo que se puede recuperar. Pero habrá que tirar todos los pinares por donde ha pasado el fuego y tendremos que realizar un plan de cara a unos diez años, para realizar poco a poco nuevas plantaciones. El pinar más antiguo tendría unos 20-25 años y en un día ha desaparecido todo el bosque que se ha formado durante todos esos años», lamenta Josu Iratzoki, concejal de Montes del Ayuntamiento de Bera. Añade que vemos las montañas peladas, sin vegetación, y el peligro de nuevos incendios será mayor, ya que han visto cómo el fuego no ha cobrado fuerza en los bosques extensos, de robles americanos o alerces, pero sí en la zarza y en zonas sin plantaciones. «Tendrán que pasar 30 años hasta que volvamos a tener otra vez grandes bosques en las zonas quemadas», señala Iratzoki.

En relación a este hecho, ganaderos como Xabier Balda o Patxi Lazkanotegi subrayan la importancia que tiene mantener los montes limpios. «El mayor fallo es que los montes están muy sucios. Se hace algo, pero hay que hacer un seguimiento, como se hace con los jardines en las ciudades. Hay que hacer cortafuegos, limpiar los pastizales para el ganado... Si se hubiera hecho ese seguimiento, ahora no veríamos esta imagen», asegura Balda.

Participa en una comisión de monte, donde se reúne una cuadrilla de baserritarras «jóvenes y no tan jóvenes cada dos o tres meses para intentar hacer las cosas bien». Tiene la esperanza de que este incendio sirva como llamada de atención, «para aprender, para darse cuenta de lo que puede suceder».

El fuego ha matado muchos animales: vacas, ovejas, cabras, yeguas o pottokas. «Ahora mismo veo una vaca muerta. El incendio ha sido tan grande que no tenían escapatoria. Nosotros tenemos seis yeguas. Están vivas, pero tienen quemaduras: el labio inflamado, los ojos cerrados, las patas quemadas y con llagas...». El fin de semana ha sido largo. «Día y noche. No podía dormir y salía a dar una vuelta. Dejaba la casa temprano por la mañana y volvía muy tarde». Lo mejor ha sido la disposición de la gente cuando han pedido ayuda, lo que Balda no deja de agradecer.M. I.