KLIK

Tänak, izotzean nagusi, eta Rovanperä, WRCko lider

Finlandia-Artiko rallyak WRC Mundialeko bigarren proba hartu du asteburuan. Autoak elur eta izotz artean ibili dira ostiraletik igandera bitartean –irudi ikusgarri eta politak utzi dituzte, ondoko argazkian bezala–, eta azkarrena Ott Tänak (Hyundai i20) estoniarra izan da, bigarrenari 17.5 segundoko aldea ateraz: lider berria den Kalle Rovanperä (Toyota Yaris) finlandiarra. Larunbatean, Sebastien Ogier Monakoko lehen lasterketako irabazleak 20 minutu galdu zituen.

Argazkia: Jonathan NACKSTRAND I AFP PHOTO