BEGIRADA

Sekulakoa izan zen

Duela hogei urte, 2001eko martxoaren 9an, espainiar Gobernuak derrigorrezko zerbitzu militarra bertan behera uzten zuen dekretua onartu zuen. Adierazpen indartsuena Hego Euskal Herrian izan zuen hiru hamarkadako borroka antimilitaristaren emaitza izan zen. Mugimendu antimilitarista ase ez bazuen ere, lorpena eta borroka dinamika bera sekulakoak izan ziren.