BEGIRADA

Urkullu: «Euskaltelek ohorezko mailan jokatuko du»

Horixe adierazi zuen atzo Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak. Euskaltelek euskal enpresa independentea izateari utzi dio, ordea. Orain, AEBetako inbertsio funtsen jabetza den enpresa espainiar baten filiala da. Ohorezko mailan jokatzen dutenak operazio horren truke 27 milioi euro jasoko dituzten Euskalteleko zuzendaritzako kideak dira.