BEGIRADA

Aduana loialisten jomugan akordioa zapuzteko

Brexitaren Irlandako Protokoloak Britainia Handiaren eta Irlandaren arteko aduana itsasoan finkatu zuen. Unionistek akordio hori zapuztu nahi dute eta presio handia egiten ari dira helburu horrekin. Tentsioa nabaria da kaleetan. Irudian, Gareth McCord, loialistek hil zuten anaiaren argazkia eskuan hartuta, loialista paramilitarren buru David Campbelli aurre egiten Belfasten.