Maite UBIRIA BEAUMONT
IRUN
EUSKAL ERAKUNDEEN JOKABIDEA MIGRAZIOAREN AURREAN

Eritrear baten heriotzaren harira ardurak eskatu ditu Harrera Sareak

Iragan igandean Azken Portu kiroldegiaren atzealdean urkaturik azaldutako eritrearra igarobidean zihoan migratzaile bat zen hipotesia hobetsi zuen atzo Irungo Harrera Sareak, Hilanderas aterpearen sarreran egindako adierazpenetan. Heriotza hori mugan bizi den egoerarekin lotu eta erakundeen erantzukizunak agerian utzi zituen.

Iragan igandean, 8.30ak aldera, emazte batek urkatutako gizon beltz baten gorpua aurkitu zuen Azken Portu kiroldegiaren atzeko eremuan, Bidasoa ibaitik gertu. Irungo Ertzaintzaren komisariak egindako ikerketaren arabera, gizonak bere buruaz beste egin zuen.

Hilotz aurkitutako 21 urteko gaztea jatorriz eritrearra zela baieztatu zuen atzo Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Lakuako Gobernuko sailburuak. Hilanderas karrikan martxan jarritako aterpera egin zuen bisitaren testuinguruan, gaztea ez zela «harrera dispositiboen erabiltzailea» nabarmendu nahi izan zuen Artolazabalek.

Gazte eritrearrak izandako amaiera deitoratu arren, bere heriotza ez zuen zehazki migrazio auziarekin lotu Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Lakuako Gobernuko sailburuak. Martxoan Irunera ohi baino migratzaile kopuru handiagoa heldu zela-eta martxan jarritako kontingentzia plana bertan behera uzteko erabakia iragartzera bertaratu zen Irunera. Plana «erakunde ezberdinen koordinazioari esker» antolatu zen eta migranteei harrera egokia ematea zuen xede. Martxoan 773 pertsona artatu zituztela eta Estatu frantsesera bidean zen «migratzaile bakar bat ere» ez zela «harrera baliabiderik gabe gelditu» ziurtatu zuen.

Baliabide eskasia

Alaine Aranburu Irungo Harrera Sareko kideak, bere aldetik, Hilanderas aterpearen sarreran jakitera eman zuen martxoan gaua kalean eman behar izan zuten 30 lagun baino gehiago zenbatu zituztela. «Apirilean 30eko kopuru hori gaindituko dugu», ohartarazi zuen Aranburuk, Gasteizko Gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek ezarritako baliabideak nahikoa ez direla agerian utzi ondoren.

Eritrear gaztearen heriotzaren harira, hildakoa ez zegoela Irunen erroldaturik, ez zuela inolako ibilbiderik egin hiriko gizarte zerbitzuetan eta bizileku-paperik ez zuela baieztatu zuen Harrera Sareak. Hori bai, gaztearen jatorria, adina eta erroldaturik ez izatea datu aski esanguratsuak direla nabarmendu zuen eta, hala, igarobidean zihoan migratzailea zen hipotesia lehenetsi zuen.

Bere jatorriak jakitera ematen du gaztea seguruenik Italiatik heldu zela Europara eta kontinentean zehar ibili zela Irunera heldu arte. Ezin da zehaztu muga zeharkatu nahi zuen Lapurditik Frantzia aldera bidaia jarraitzeko edo, alderantziz, Hego Euskal Herrirantz kanporatu ote zuen frantziar Poliziak. «Migratzaileek bidaia hasten duten unetik eta zeharkatzen dituzten etapa guztietan jazarpena jasaten dute, sarri heriotzan amaitzen den jazarpena», laburbildu zuen Alaine Aranburuk.

Politika hiltzaileak

Indarrean dauden migrazio politikek pertsonak hiltzea dakartela oroitarazi ondoren, ardurak eskatu zituen Irungo Harrera Sareak. «Europar Batasuneko jendarme» bilakatu diren herrialdeak, Batasunaren kanpo mugak kudeatzen dituztenak eta Schengen espazioaren barne mugak ixten dituzten estatuak aipatzearekin batera, «Espainiako Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa eta gure ingurune hurbileko erakundeak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irungo Udala» sartu zituen Aranburuk zerrenda horretan. Zehazki, euskal administrazioek «oso paper eskasa» jokatu dutela agerian utzi zuen Harrera Sareko kideak, praktikan, «migratzaileak modu murriztaile eta kaltegarrian» definitzen dituztela salatuz.

Eritrear gaztea «mamu bilakatu baino», hildakoaren identifikazioa bermatzea, bere familiarekin harremanetan jartzea eta gorpua aberriratzea eskatu zien Harrera Sareak Hilanderasera hurbildutako Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako ordezkariei. Hendaiako «muga arrazista» irekitzeko premia azpimarratu zuen, Bidasoa ertzean heriotza gehiago izateko arriskua mahai gainean jarriz.

Arrazakeria, diskriminazioa eta hiltzeko aukera oinarri dituen migrazio politika salatu eta Euskal Herria harrerako lurralde gisa aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du Harrera Sareak gaur, 18.00etan, Irungo San Juan plazan.

Fin del plan de contingencia para migrantes en tránsito

La consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales de Lakua, Beatriz Artolazabal, acudió a Irun para anunciar la desactivación del plan de contingencia puesto en marcha tras la llegada a la ciudad del Bidasoa de centenares de migrantes en tránsito el pasado mes de marzo.

La importante llegada de migrantes, que ha tenido un último episodio dramático con la muerte del joven eritreo encontrado ahorcado a orillas del Bidasoa, provocó que se activara el citado plan y, como el centro de Hilanderas –con capacidad para 60 personas a causa de la covid-19– se quedó pequeño, el refugio de peregrinos de Irun y el albergue de Hondarribia se incorporaron al dispositivo de atención.

Artolazabal confirmó la noticia tras visitar Hilanderas y presidir la reunión que celebró en ese refugio la Mesa Interinstitucional de Coordinación para la Acogida urgente de Personas Migrantes en Tránsito.

Ese órgano adoptó el compromiso de volver a reunirse en fechas previas al verano para presentar un plan específico y adaptado a las necesidades de la época estival, ya que se trata de un periodo más proclive a la llegada de personas migrantes que buscan seguir viaje hacia otros lugares de Europa, un tránsito hoy muy perturbado por los controles que aplican las autoridades francesas en la muga.

Los recursos activados por el Ejecutivo de Lakua en Irun han atendido a 1.074 personas migrantes en tránsito desde el 1 de marzo, una cifra considerablemente superior al de otras épocas del año. En este sentido, destaca principalmente marzo, mes en el fueron atendidas 773 personas.

Según el registro de Cruz Roja, gestor del centro de Hilanderas, en enero, 320 personas fueron atendidas en este lugar; mientras que en febrero ya se registró una pequeña subida con 482 personas. Tras un mes de marzo intenso en llegadas, en el mes de abril se han contabilizado, hasta el lunes, 301 asistencias.

Una vez rebajada la tensión de marzo y de haber regresado a las atenciones habituales, la Mesa Interinstitucional ha desactivado el plan de contingencia, aunque podrían volver a activarlo si cambian las circunstancias.

El plan contempla diferentes escenarios y, en el caso más complicado, podría atender a cerca de 500 personas. Hondarribia, por ejemplo, preparó un centenar de camas en su frontón durante la crisis de marzo, aunque finalmente no se llegó a utilizar. Asimismo, Bilbo, Tolosa, Donostia o el propio Irun disponen de espacios que pueden ser activados a medida que se necesiten. GARA