EH Bai, hauteskunde departamentaletan lehiatzeko prest
Ekainaren 20an eta 27an izango diren hauteskunde departamentaletan Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako 12 kantonamenduetan EH Bai alderdiaren izenean aurkeztuko diren 48 hautagaiak prentsaren aurrean agertu ziren Itsasun, «alternatiba ezkertiar, abertzale, ekologista eta feminista defenditzeko» eta departamendua politika «azkarrak eta ausartak bideratzeko» bitarteko egokia izan daitekeela nabarmentzeko.
«Departamendua epe luzera desagertu beharko da, biharko estatus bereziko lurralde kolektibitate baten mesederako, baina bitartean, departamendu mailan kokatzen diren politika sozialen segimendua egitea ezinbestekoa da», azaldu zuen Txomin Hiriart Urrutyk, Baigura-Arranomendiko hautagaiak.
Guztira 27 kantonamendu ditu Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Bearno eta Ipar Euskal Herria barnebiltzen ditu. 2015eko hauteskundeetan lehen aldiz bost kantonamendutan lehen itzulia gainditzea lortu zuen EH Baik eta bigarren bueltan Alain Iriartek kontseilari postua eskuratu zuen.
Ordutik egin den beste urrats esanguratsu bat ere azpimarratu zuen Anita Lopepek, EH Baiko bozeramaileak: «Herri hauteskundeetan eskuratutako emaitzei esker mugimendu abertzalea indartua atera zen, beraz guk bide horren segida bezala ikusten ditugu ekainean izango diren hauteskundeak, eta itxaropena dugu kontseilari departamental batzuk lortzea».

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»

Ya les dieron los coches para patrullar, ahora pedirán la tele en color y las rondas

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil
