Jon ORMAZABAL
PILOTA

«Oreka desorekan»

Finaletik garaipen bakarrera, ligaxkako bi aurrekarietan ezin emaitza berdinduagoekin eta finalerdietako ligaxkan Jose Javier Zabaletaonena sufritu ostean heltzen dira Altuna III.a-Mariezkurrenaa eta Peña II.a-Albisu kanporaketa itxura duen igandeko Bilboko partidara.

“Oreka desorekan” du izena Hondarribiko Beti Mugan taldeak 1993an kaleratu zuen disko luze bakarrak, eta izenburu hori ederki egokitzen zaio igandean Bilbon Altuna III.a-Mariezkurrena eta Peña II.a-Albisu bikoek jokatu beharreko partidaren atarikoari. Izan ere, 17 asteko lan eskergaren ostean, oreka nabaria da bi bikoteen artean; biak daude finaletik garaipen bakarrera, eta elkarren artean aurretik jokatutako bi partidetan ere ezin berdintasun handiagorik eskatu, lehen itzulian Aspekoak 22-21 nagusitu ziren eta bigarren itzulian, berriz, Baikokoak. Batzuen eta besteen ibilbide eta momentuetan, ordea, desorekak nabariak dira, batez ere bikote gipuzkoarrak bigarren partida estu hura irabazi eta amezketarra eta berriozartarra play-offeko kanporaketa jokatzera behartu zituztenetik. Bide erosoagoa izan dute Jon Ander biek, Jokin eta Jon amildegiaren ertzean ibiltzera ohitu diren bitartean.

«Orain arte nahikoa partida garrantzitsu jokatu ditugu, play-offean –Jaka-Martijaren aurka– 18-13 galtzen gindoazen eta nik uste dut atsedenaldi horren ostean buelta ematen jakin izan dugula, beste aurpegi bat erakutsi dugu eta bikote bezala gehiago eman dugu», azaldu zuen bere lehen finalaren atarian dagoen Jon Mariezkurrenak atzo Miribillan.

Finalerdietako ligaxkan, ordea, bi bikoteek sufritu behar izan dute Jose Javier Zabaletaren agindupean, eta biek ere kolpe handia hartu zuten balizko finalean euren aurkariak izango liratekeenekin. «Ligaxka hau ez da erraza izan guretzat, ze lehen partidan egurra hartu genuen eta horrek betiere konfiantza pixka bat kentzen dizu. Baina azken urte hau ere ez da ohiko urtea izan; orain dela sei bat hilabete hasi ginen txapelketekin eta hau hirugarrena dut neronek. Urtean zehar gorabehera batzuk izaten dituzu eta azken partidetan ez naiz hain gustura sentitu, baina ez daukat inolako kezkarik. Hau opari handi bat bezala hartu behar dugu», adierazi zuen Jokin Altunak.

Pazientzia

Orain arte, atzelariek erabat baldintzatutako txapelketa izaten ari da Binakako hau eta, alde horretatik, Jon Ander Albisuk azken hilabeteetan izandako erregulartasunean eta joan jarriko dituzte Baikokoek, bereziki, euren esperantzak. Ataundarrak argi dauka «Altuna saihestu eta Mariezkurrena kargatzea» izango dela euren estrategia eta horretarako pilota «gehixeago» topatu nahi zuen saskian, nahiz eta materialean aitzakiarik ez zuen inork jarri.

Baina, era berean, txapelketan debutatu duen Jon Ander Peñaren lan bikainik gabe, Baikoko gipuzkoarren bikotea ez zen horren urrun iritsiko. «Ausarta izan beharra dago, baina serio jokatu behar dugu hala tokatzen denean, ez dago pilota guztietara sartzerik. Txapelketa guztian erregulartasuna erakutsi dugu, partida askotan huts gutxi pilatu ditugu eta nik uste hori izango dela igandeko giltzetako bat. Oparirik ez egiteak oraingo honetan gehiago balioko du», azaldu zuen tolosarrak.

Orain arteko bi bikote hauen arteko bi partidak Eibarko Astelenan jokatu ziren eta kanporaketa usaina duen hau, aldiz, Bilbon jokatuko da eta honek zerbait alda ditzake jokoaren nondik norakoak. «Igandean Zabaletak erakustaldia eman zuen pilotari emandako abiadurari dagokionez, baina bera bezalako estralurtar bat izan ezean, oso zaila da frontoi honetan, pilotakada bakarrarekin, mina egitea. Askotan eman behar zaio eta horregatik tanto bakoitzean lan asko egin beharko dugu, une oro lasai egon, momentu onak eta txarrak izango dira-eta partidan. Une horietaz gozatzen saiatu beharko genuke, etxetik ikustea tokatzen denean inbidia galanta pasatzen da eta», azaldu zuen Binakako finalik jokatu ez duen Jokin Altunak.

 

La segunda pareja de la final del Promoción se decide en Zestoa

La liguilla de semifinales del campeonato de Promoción ha tenido un desenlace bastante similar al de Primera y con Alberdi-Salaverri clasificados ya para la final del próximo sábado, la segunda plaza se decidirá esta noche en el frontón de Zestoa con el partido entre Elordi-Garmendia y Zabala-Erostarbe. Ambas parejas cuentan con un punto, por lo que los vencedores obtendrán el pase.

El de Mallabia y el beasaindarra llegan con la moral por los aires tras su triunfo del vienes pasado ante Salaberria-Oier Etxebarria, mientras que todo son dudas entre el de Logroño y el de Urretxu. De hecho, el de hoy será el primer partido de la liguilla que jueguen juntos, después de que el zaguero suspendiera el primero por una gastroenteritis y las manos obligaran a suspender al riojano la semana pasada. Ambos parecen estar en condiciones para un duelo que no se prevé nada sencillo, sobre todo, por el gran momento de forma que atraviesa Elordi. J.O.