Ramon SOLA

Lexuri Gallastegi, Almeriatik Zuerara

Lekualdetzeen erritmoa moteldu du Espetxe Zuzendaritzak aste honetan. Hurbilketa bakarra iragarri du: Almerian den Lexuri Gallastegi Zaragozako Zuerara ekarriko dute. Berangoztarra mugitzen dutenean, Almerian bi preso geldituko dira: Iñaki Krutxaga eta Alberto Viedma.

Beste lekualdatze bat teknikotzat har daiteke. Duela aste batzuk Iruñera ekarri zuten Karlos Apeztegia, baina presoa Gipuzkoan bizi da eta, azkenean, Martutenera eramango dute. AVTk eman zuen horren berri, eta beste bi euskal presori egoera malgutuko zaiela ere erantsi zuen: jada bigarren graduan diren Joseba Segurola eta Xabier Perez Aldunateri 100.2 artikulua onartu zaie (erregimen aldetik zenbait aurrerapen dakartza).

Presoen alde, 420 lagun bildu ziren Gasteizen, 119 Ondarroan, 68 Donostian, 106 Iruñean, 39 Barañainen, 19 Beran, 115 Zarautzen, 81 Galdakaon, 50 Bergaran, 81 Lekeition, 52 Oiartzunen, 34 Antzuolan, 55 Tafallan, 155 Hernanin, 40 Arbizun, 35 Deban...