GARA
ALAVES

Balio handiko puntu bat erreskatatu du Joselu babazorroak 87. minutuan

Partida gorabeheratsuan, Joselu Mato aurrelariak puntu baliotsu bat erreskatatu zuen Alavesentzat atzo, Mendizorrotzako futbol-zelaian, Levanteren aurkako Liga partidan. Jokalari gasteiztarrek salbazioa gertu-gertu dute, eta atzoko aurkaria, berriz, birtualki salbatu dela esan daiteke.

Babazorroak markagailuan aurreratu ziren 30. minutuan. Pere Ponsek 1-0ekoa egin zuen kanpokoek gaizki egindako aldaratze bat aprobetxatzean. Baina Jose Luis Moralesek, atsedenaldira iritsi aurretik sartutako bi golei esker, buelta eman zion neurketari.

Bigarren zatiaren hasieran Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak Lucas Perez aurrelaria zelairatu zuen, golaren bila, Pere Ponsen ordez. Etxeko taldeak iniziatiba hartu zuen orduan, baina minutuak joan ahala, estutasuna nabarmendu zen. Hala, Levante hirugarren gola sartzeko gertu egon zen, baina Riojak Laguardiaren huts bat ekidin zuen Alavesen mesederako. 87. minutura itxaron behar izan zuten babazorroek berdinketa baliotsua lortzeko.