BEGIRADA

Etxebizitza, bermatu beharreko eskubidea

Ehun bat lagunek protesta egin zuten atzo goizean Biarrizko itsasargiaren babesean, Lapurdiko hirian bizitoki bat lortzeko dagoen arazoa agerian utzi asmoz. Ipar Euskal Herriko kostaldeko herrietan bigarren etxebizitzek eta higiezinetan egindako inbertsioek prezioek etengabe gora egitea eragiten dute, eta, ondorioz, etxe bat eskuratzea ia ezinezko bilakatu da bertokoentzat.