GARA
IRUÑEA

Omenaldia egingo diete 1521eko matxinatuei

Nafarroa Berriz Altxa ekimenak «herri omenaldia» egingo die 1521ean matxinatu ziren herritarrei. Maiatzaren 22an, 12.00etan, Nafarroako Artxiboaren parean egingo duten ekitaldian parte hartzeko deia luzatu zieten atzo herritarrei.

Aste honetan 500 urte beteko dira Iruñeko herritarrak Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik eta, ekimeneko kideen harridurarako, gertakariok oroitzeko hirian dagoen eskultura bakarra Loiolako Iñigo gaztelar kapitainarena da: «Ez daude hiri aunitz bonbardaketa bat jaso ondoren erasotzailearen aldeko monumentuak altxatzen dituztenak».

Azkenik, Iruñeko Udalean mozio bat erregistratu dutela ere iragarri zuten, gertakariok plazaratu eta Iruñeko Udalak «izan ziren moduan onar ditzan» eskatzeko.