BEGIRADA

Komunitatearen eta polizia ereduaren garrantzia

Herenegun goizean, Glasgown, Poliziak bi etorkin atxilotu zituen deportatzeko asmoarekin. Baina hainbat auzokidek errepidea moztu zuten eta, orduak pasatu ahala, gero eta jende gehiago bildu zen. Zazpi ordura, eskoziar Poliziak bi atxilotuak askatzea erabaki zuen, «atxilotuen eta protestan ari direnen segurtasuna, osasun publikoa eta ongizatea bermatzeko». Imajinatzen al duzu Ertzaintza horrelako erabaki bat hartzen?