BEGIRADA

Herri honen memoria biziaren transmisioa

Antonio Iturbe bergarar argazkilariak Telesforo Monzonen hileta eguneko argazkiak eskaini dizkie Olaso Dorrea fundazioari eta NAIZi (alboko hau, adibidez). Buruzagi abertzale historikoa 1981eko martxoaren 9an hil zen Baionan. Polizia espainolak bere hilkutxa kendu zion familiari eta Bergarara eraman zuen tanketatan, aurreikusi gabeko ibilbidea erabilita, omenaldi herrikoiak saihesteko. Azkenean, hileta martxoaren 12an egin ahal izan zen. Argazki galeria, NAIZen.