Iraide IBARRONDO
BILBO

Komuneko eskuilen borroka

Garbikariekin, komuneko eskuilekin eta erratzekin agertu ziren Bizkaiko garbitzaileak Cebek patronalaren eraikinaren aurrean. «Soldata arrakala garbitzeko», eraikinaren fatxada garbituz performance baketsua gauzatu zuten. Ordu berean, antzeko protesta burutu zuten Donostiako Bretxan eta Emakunderen aurrean Gasteizen.

Ekainaren 15erako deitutako greba baino astebete lehenago, ELAko ordezkariek protesta bana egin zuten Bilbon, Gasteizen eta Donostian, eraikin eta lokalen garbiketako azpisektoreko emakumeek pairatzen duten soldata-arrakala salatzeko.

Bilbon, patronalaren aurrean batu ziren garbitzaileak, salbuespenak salbuespen, oro har emakumeak ziren. Dantzan, ozenki abestu zituzten beren aldarrikapen eta leloak: «Garbikuntza borrokan!».

Gasteizen eta Donostian ere mobilizazioak deituak ziren ordu berean. Donostian Bretxa merkataritza gunean batu ziren eta Gasteizen, berriz, Emakunderen egoitzaren aurrean. Ane Zelaia, Zerbitzuak Federazioko ELAko arduradunaren esanetan, «Emakundek hitz polit asko ditu, baina praktikan ezer gutxi egiten du sektore honen alde».

Izan ere, erabat feminizatuta dagoen sektorea da garbiketa. Emakumeek lantaldeen %90 osatzen dute. Aldiz, egoera erabat desberdina dute kale-garbitzaileen edota zabor-bilketaren sektorean. Garbiketaren azpisektore horretan gehienak gizonezkoak dira eta urtean emakumeek baino ia 8.000 euro gehiago kobratzen dute.

Maite Leizegik, Bizkaiko garbitzaileen ELAko arduradunak, bozgorailua eskuan, garbikuntza sektoreko soldaten diskriminazioa salatu zuen ia ahotsik gabe gelditu arte: «Lehenik eta behin, diskriminazioa errekonozitzea nahi dugu eta gero soldata-eskaintzak igotzea, arrakala honekin amaitzeko».

Garbitzaileen artean gutxi dira lanaldi osoko kontratuak dituzten langileak. Askok jardunaldi erdiko kontratuak dituzte eta horrekin ez dira hilean 600 euro irabaztera iristen.

Nahiz eta Cebek-en egoitzaren aurreko performancera enpresa guztietako garbitzaileak deituta egon, egoera kritikoenean dauden langileak izan ziren nagusi. Hau da, beraien zentroetan jada greban egon diren garbitzaileak; hala nola Bermeoko eta Ermuko udaletakoak, Guggenheim museokoak –zeintzuek ostiralean hasiko duten hamaika eguneko greba–, Petronorrekoak eta Gueñesekoak.

Borrokan diharduten garbitzaileek zerbitzu “esentziala” ematen dutela gogorarazi zuten. Izan ere, pandemiako une gogorrenetan horrenbeste goraipatu ziren garbitzaileak orain erabat ahaztuta daudela salatu zuten.

Hurrengo mobilizazioak

Ekainaren 15erako ELAk greba deialdia egin du EAEko garbiketa sektore osoan. Lurralde bakoitzean mobilizazio desberdinak egongo dira.

Administrazioaren azpikontratetan dagoen aldea ezabatzea posible dela baieztatzen du ELAk, betiere borondate politikoa baldin badago. «Posible izateaz gain, erantzukizun politikoagatik egin beharreko auzia ere bada».

Eremu pribatuari dagokionez, berdintasun-printzipioa EAEko enpresa pribatuek formalki babesten duten printzipioa dela gogorarazi zuen ELA sindikatuak. «Egiteke dagoena berdintasun materiala lortzea da, eta horretarako neurri zehatzak hartu behar dira negoziazio kolektiboaren bidez», adierazi zuen sindikatuak.

LAB: «No sobra ninguna trabajadora»

«Es inaceptable superar la crisis a costa de las condiciones laborales y de los puestos de trabajo de las mujeres», denunció ayer LAB desde lo alto de un autobús articulado con el que «bloqueó» la avenida de la Libertad de Donostia. En el marco de la campaña que desarrolla contra la precariedad y la pérdida de empleo que viven las empleadas de los sectores feminizados subrayó que «no sobra ninguna trabajadora».

«Hemos querido paralizar el día a día para denunciar la situación en los sectores feminizados, señalar a los máximos responsables de nuestras precarias condiciones laborales y lanzar un mensaje a instituciones y patronales: el paro es enorme y la tendencia indica que hay un gran riesgo de que se multiplique. La crisis no se puede superar a costa de las condiciones laborales de las mujeres y de nuestros puestos de trabajo y esto no puede quedarse en silencio», declararon.

Remarcaron que «los puestos de trabajo de las mujeres son imprescindibles en la sociedad y hay que protegerlos. Estamos hartas de que nadie hable de nuestros despidos». GARA