Ramon SOLA
DONOSTIA
FASE ALDAKETA PRESOEN AUZIAN

Presoak etxeratzea, Sareren helburu berri eta egingarria

Urruntze politika gainditzen hasia den ikasturte honen bukaeran, fase berri bati begira dagoela jakinarazi du Sare mugimenduak: «Etxera bidean» da bere estrategia berria. Eta helburua egingarria dela nabarmendu du, konponbide batzuk mahai gainean jarriz.

“Orain, etxera itzultzeko bidea”. Horrela du izenburua Sare mugimenduak atzo Donostian ezagutarazi zuen adierazpenak, bere estrategia berria laburbiltzen duenak. Sakabanaketa eta urruntze politika luze-luzea gainditzen hasi den ikasturte honen bukaera «irribarrez» itxi nahi izan du Sarek, baina aldi berean etorkizunari begira. Eta hor ortzi-muga hau agertzen zaio: «Orain etxerako bidean jartzeko unea da». Honako hau «behin betiko urratsa» dela ekarri du gogora.

Lehenik eta behin, «irribarre egin behar dugu», nabarmendu zuten Sareko ordezkari Joseba Azkarraga eta Bego Atxak, «guztion artean eskubide urraketa ugari horiek geraraztea lortzen ari baikara. Eta irribarre egiten dugu argi izanda oraindik bide luzea dugula egiteko».

Etxerako bidea seinalatzeaz gain, edukiz bete du Sarek. Bost bide zehaztu ditu. Batetik, «kartzelatik atera beharko lirateke, berehala, gaixotasun larriak dituzten pertsonak, eta 70 urtetik gorakoak».

Bigarrenik, «espetxeratutakoen %90ek baino gehiagok, irizpide politiko hutsetan oinarritutako sailkapen politika aplikatu izan ez balitzaie, bigarren graduan ematen diren baimenak izateko aukera izango zuketen legeria arrunta aplikatuta –aipatu du–. Ondorioz, aspaldi egongo ziratekeen hirugarren gradua lortzetik hurbil, kondena erdi-askatasunean betetzeko aukerarekin».

Horrekin batera, «presoen heren batek baino gehiagok beteak ditu –batzuek aspaldi– auzitegiek ezarritako kondenaren hiru laurdenak. Salbuespenezkoa ez den espetxe-politika bat aplikatuta, hirugarren graduan leudeke jada, eta baldintzapeko askatasuna izango lukete».

Laugarrenik, «zigorrak oso-osorik eta modu efektiboan betetzeko neurriei buruzko 7/2003 Lege Organikoa onartu eta gero epaitu eta zigortu zituzten 60 euskal preso inguru salbuespenezko araudi bat aplikatuta epaitu eta zigortu zituzten –ekarri du gogora–. Horren ondorioz, 40 urteko askatasun-gabetzeak ezarri zitzaizkien, baita hirugarren gradua eta baldintzapeko askatasuna lortzeko muga gaindiezinak ere. Kasu horretan, araudi arrunta aplikatu behar da», aipatu du.

Gehiago ere bada: «Frantziako espetxeetan kondena bete zuten 50 euskal presori ad hominen idatzitako lege bat, Europar Batasunean aurrekari penalen informazioa trukatzeari eta arlo penaleko ebazpen judizialak aintzat hartzeari buruzko 7/2014 Lege Organikoa, aplikatzen ari zaie. Euskal presoentzat beren-beregi egindako legea da, salbuespenezkoa, eta Europar Batasunean espetxean betetako urteak zenbatzea eragozten die. Lege hori idatzi zenean, klausula zehatzak sartu ziren euskal presoen kasuan zenbaketa hori eragozteko», oroitarazi du.

«Etsaien Zigor Zuzenbidea»

Laburpen gisa, «euskal presoei Etsaiaren Zigor Zuzenbidean oinarritutako eta iraganeko garaietarako diseinatutako salbuespeneko espetxe-politika» ezarri zaie eta orain «lege arruntean oinarritutako beste bat aplikatzeko» ordua da, «gizatasuna, erreparazioa eta bizikidetza ardatz hartuta».

Orain arteko faseak bizikidetza oinarri zuen eta hurrengoak ere izango du, «gure herriak sufrimendu asko bizi izan duelako, bizitza asko galdu eta elkar ulertzeko zubi asko apurtu direlako. Gizarte gisa berreraiki egin behar dugu, bizikidetza oinarri hartuta», adierazi dute Donostiako Miramar jauregitik.

Bere lan moldeak ere ez direla aldatuko esan du Sarek: «Jakin badakigu aurrera egiteko ezinbestekoa dela etengabeko elkarrizketa. Sare herritarrak aspaldidanik mintzaide izan dituen instantzia guztiekin hitz egiten jarraituko du. Funtsean, alderdi politikoekin, sindikatuekin, administrazio zentralarekin eta euskal administrazioarekin, eta, jakina, indarkeria guztien biktimekin eta presoekin».

Fase berria azaldu aurretik lortutakoaren balioa nabarmendu du Sarek, urruntze politika 1987tik indarrean egon dela gogorarazita. Balantze modura, azken hamarkadotan «Estatuaren luze-zabalean sakabanatutako 50 espetxe baino gehiago (Kanariak, Balearrak, Ceuta eta Melilla barne)» erabili direla, legediak nabarmen urratu direla eta presoek zein senideek larrutik ordaindu dutela (hamasei hildako trafiko istripuetan) salatu du.

«Hiru hamarkada baino gehiago pasatu behar izan dira gaur beste egoera batez hitz egiten hasi ahal izateko. Penintsularen hegoaldeko (Levante eta Andaluzia) kartzelak baino ez dira falta euskal presoak izateari uzteko. Espero dugu egoera hori amaitutzat jo ahal izatea datozen asteetan», aipatu zuen Sarek Miramar jauregian.

«Aipatu dugun egoera berria pertsona askoren esfortzuei esker lortu da». Euskal gizartea jarri du protagonista, gero hau eransteko: «Ez ditugu ahaztu behar beren isiltasuna arma politiko gisa erabiltzea eragotzi nahi izan duten indarkeriaren biktimak. Guztien ekarpenarekin lortu da Espainiako Gobernuak jarreraz aldatzea. Gizartearen mobilizazio horrek, ETAk egindako urratsekin eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) hartutako konpromisoekin batera, oraindik helmugaraino guztiz egin ez den bidea lautu dute».

 

Aviso a Lakua: 110 siguen bajo gestión española

La asunción de la gestión penitenciaria por el Gobierno Urkullu y el nuevo modelo que anuncia son una buena noticia para Sare, pero no más allá de su dimensión real, porque, según recordó ayer Joseba Azkarraga, hoy día aún hay 110 presos que se encuentran bajo la Administración española. Son una minoría los que se hallan en Basauri, Martutene o Zaballa. Luego están lógicamente los encerrados en el Estado francés. Y Nafarroa no asume esta gestión, por lo que la transferencia solo podría tener efectos sobre presos y presas navarras en cárceles de la CAV.

Dicho de otro modo, en el momento actual el Departamento de Beatriz Artolazabal solo podrá implantar su llamado «modelo penitenciaria vasco» sobre el 28% de este colectivo, por lo que Sare alerta en torno al resto y emplaza a Lakua para que no se desentienda de ello.

«No nos cabe duda», dice Sare, de que Lakua aplicará una nueva política «de carácter humanista y tendente a la sustitución, con el estudio previo de cada uno de los casos, de las penas privativas de libertad por otras más acordes a la nueva situación que estamos viviendo. Es por ello que resulta necesario que la totalidad de los presos y presas vascas sea trasladada a las cárceles de Euskal Herria», subraya.R. S.