BEGIRADA

Ur toxikoa Kolonboko kostaldean

Sri Lanka bere historiako itsas ingurumen-hondamendi larrienari aurre egiten ari da. Kolonboko kaitik gertu ia hiru astez sutan egon eta gero, gai kimikoak zeramatzan “MV X-Press Pearl” itsasontzia hondoratzen hasi zen. Mundu mailan klima-larrialdiaren kontzientzia indartzen ari den arren, horrelako istripuak gero eta maizago gertatzen dira.