Jon ORMAZABAL
PILOTA

Mastersari ere kostatzen ari zaio zaleak mugitzea

Altuna-Arangurenek 130 lagunen aurrean lortu zuten lehen puntua Ezkurdia-Imazen aurrean nagusituta.

ALTUNA-ARANGUR. 22

EZKURDIA-IMAZ 18


Baldintzak ez dira, inondik inora, egokienak –pandemia berriz ere gogor jotzen ari da, aspaldiko partez ere eguraldi ona izan dugu asteburuan–, baina pilota enpresetako arduradunen artean argi gorriek piztuta behar dute, uda betetzeko antolatu duten Mastersari ere ikaragarri kostatzen ari baitzaio pilotazalea mugiarazi eta pilotalekuetara gerturatzea. Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, gaur egun programatu daitezkeen bi izarrik handienetakoak, ziren Irungo karteleko pizgarriak, baina 130 lagun baino ez ziren takilatik pasa.

Sanferminetan ere antzeratsu eta «kalean ere oso jende gutxi sumatu» zutela izan zen erantzun ofiziala, baina argi dago enpresek arazo handi bat dutela, ateak ireki dituzten honetan, pilotazaleak ez duelako frontoira gerturatzeko halako goserik erakutsi. Ziur, festa girorik gabe, ez dagoela frontoirako halako grinarik, jendea pilota telebistaz jarraitzera ohitu delako hainbat hilabeteetako etenaren ostean, baina argi dago enpresek ere zerbait berria asmatu beharrean daudela ohitura berri hauek nolabait aldatzeko. Ibai Zabalaren agurra izan da asteburu honetan jenderik gehien bildu duen jaialdia –baita sarrera merkeenekoa ere– eta egun eta ordu berean beste bi jaialdi antolatu dituzte, horietarik bat gainera Zornotzatik 23 kilometrora.

Altunaren inspirazioa

Esan bezala, bi aurrelariak ziren jaialdiko erakargarririk handienak eta lehiaren nondik norakoak ere bi izarren baitakoak izan ziren. Bata bestea hausteko gaitasunik erakutsi ez zuten bi atzelarirekin, garaipena bi aurrelarien inspirazioaren baitan egon zen eta hor Jokin Altunarena arbizuarrarenaren oso gainetik egon zen.

Eta alde hori bereziki bakoitzaren ezkerrean nabaritu zen gehien; amaitzerakoan askoz eraginkorragoa izateaz gain amezketarrari bizi irten zitzaion pilota eskutik, zuloak irekitzeko gai izan zen eta bitartean Ezkurdia gozakaitz aritu zen, erasora joaterakoan ere normalean baino zalantza gehiago erakutsi zuen partida gehienean.

Lehia nahiko gorabeheratsua izan zen. Altuna partida amaitzeko presaz bezala irten zen, oso pilotakada gutxitan alde nabarmenak lortu zituzten (6-2 eta 9-3) eta azkenerako urdinak hurbildu eta susto txiki bat eman zieten arren, abantaila oso ondo kudeatu zuten.

Arbe-Lopez se imponen en la Uni

El primer Master Series del Jai Alai World Tour, el de Marikna-Xemein, ha sido para Arbe-López, que se impusieron en dos sets (14-15 y 8-15) a Beaskoetxea-Lekerika en la final disputada en la Uni de Markina, en la que el público volvió a responder fenomenalmente, ocupando prácticamente todas las butacas que permitía el protocolo sanitario.

El delantero local, acompañado por López, venían de mostrar una muy buena imagen el viernes en la semifinal y ayer volvieron a cuajar un gran partido para imponerse a los campeones del año pasado. El primer set resultó de los más igualado, pero las gotas de calidad del delantero de Markina-Xemein desnivelaron la balanza a su lado (14-15).

Ese resultado hizo daño a los campeones del año pasado y bajaron su nivel en un segundo set en el que Arbe-López vencieron con contundencia (8-15) para hacerse con un más que merecido triunfo fina. GARA