Jon ORMAZABAL
TOKIOKO OLINPIAR JOKOAK

Jamaikako abiadura ez da izen bakarrera mugatzen

Oraindik asko geratu arren, esan genezake Tokiokoak ez direla izen handiak nabarmenduko diren Jokoak izango. Momentuz ez da gainontzekoen gainetik distira egiten duen izarrik ageri, baina, hori bai, Usain Bolt gabe ere, abiadurak jamaikarra izaten jarraitzen du, emakumeetan batez ere. Lehen final handian, hiru dominak Karibera joan ziren.

Jamaika instintiboki reggae musikarekin eta bere doinu lasaiekin lotzen dugun herrialdea da, baina, kirol arloan, Karibeko uhartea abiadura da esentzian, ska erritmoetatik askoz gertuago dagoen abiadura. Eta Usain Bolt atletismoaren Bob Marley izan badaiteke ere guztion begietara, Jamaikako abiadura askoz harago doan mugimendua dela berretsi dute beste behin Tokioko Olinpiar Jokoek, batez ere emakumezkoetan. Pentsa, 2004ko Atenasko Jokoetaraino jo beharko genuke 100 metroko proban jamaikarra ez den atleta baten garaipena topatzeko, Yuliya Nesterenko bielorrusiarrarena hain zuzen ere.

Eta gutxienez beste ziklo olinpiko bat gehiago itxaron beharko da, kasu honetan hiru urtekoa ondo bidean, Tokioko tartan bizkorrean emakumezkoen hektometroko hiru dominak jamaikarrak izan baitziren atzokoan. Historiako bigarren markarik azkarrenarekin (10.61) Elaine Thompson-Herahek Rion lortutako urreari eutsi zion, Shelly-Ann Fraser-Pryce (10.74) eta Shericka Jackson (10.76) herrikideek osatutako hirukotearen buru.

Finalaren aurreko kanporaketetan horren maila ona erakutsi zuen Boli Kostako Mariee-Jose Ta Louk laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen oso azkarra izan zen finalean, 10.91ko denborarekin. Izan ere, Thompsonen marka inoizko bigarren azkarrena da, berea du atzotik Olinpiar Jokoetako errekorra, eta Florence Griffith estatubatuarra da denbora hori hobetu duen bakarra, 10.49, duela 33 urte, eternitate bat atletismoan, lortutako errekorra.

Dagoeneko 34 urte dituen arren, Fraser-Pryce heldu zen finalera aurtengo atleta bizkorrena bezala (10.63) eta finalaren hiru laurdenetan ere aurretik ibili zen –irteeran 139 milaren behar izan zituen eta 150 txapeldunak–. Azkenean, baina, amore eman behar izan zuen txapelaren defentsan zen Thompsonen azken esprintaren aurrean. Egiaren orduan txapeldunak ez zion bere senari iskin egin eta ez zion Fraser-Priceri bere 100 metroko probako hirugarren urrea lortzen utzi; bide batez, proba berean hiru aldiz txapeldun izatea lortzen duen lehen emakumea izatea galarazi zion. Zeelanda Berriko Valerie Adams pisu jaurtiketan, Sandra Perkovic diskoan, Barbora Spotakova txekiarra xabalinan eta Anita Wlodarczyk poloniarra mailu jaurtiketan dira Tokion oraindik balentria hori lor dezaketen emakumeak.

Polonia errelebo mistoan

Jokoen historian lehen aldiz lehiatu den 4x400 metroko final mistoan banatu ziren eguneko atletismoko beste dominak. Bertan, Poloniak eraman zuen urrea Karol Zalewski, Natalia Kaczmarek, Justyna Swiety-Ersetic eta Kajetan Duszynskik osatutako taldearekin. Proba 3:09.87ko denborarekin irabazi zuten, 34 ehuneneko aldea ateraz bigarren sailkatu zen Dominikar Errepublikako taldeari; azken txanpan hartu zieten aurrea karibetarrek Ameriketako Estatu Batuei. Bi talde horiek ostiraleko sailkapen probetan kanporatu egin zituzten, baina azken unean zigorra kendu eta podiumean sartu ziren. Ziur estatubatuarrek beste jokaera bat izango dutela gizonezkoen eta emakumezkoen erreleboetan.

Suediarrak nagusi diskoan

Duela bi urte Dohan munduko txapeldun izan ostean, disko jaurtiketan urrea lortu duen lehen atleta suediarra izatea lortu zuen Daniel Stahlek 68,90 metroko jaurtiketa batekin. Txapeldun olinpiko berria azken urtean lehiatutako hamahiru probetan hamabi garaipen eskuratuta heldu zen Tokiora, eta atzo ere nagusitasunez gailendu zen. 67,39 metrorekin Simon Pettersonek eraman zuen zilarra eta brontzea Lukas Weisshaidingerrentzat izan zen (67,07).

Oraindik dominarik jantzi ez badu ere, Juan Miguel Echevarria kubatarrak denak aho bete hortz utzi zituen, bere urteko jauzi onenarekin finalerako zuzenean sailkatuta: 8,50 metro. Finalean egoteko eskatzen zen marka 8,15 metrokoa zen. Atzoko jauziarekin, azken hiru Jokoetako urreak bereak lirateke.

Bolten oinordekoa

Eta atzo bezala, abiadurak, 100 metroko gizonezkoen finalak, eramango ditu begirada gehienak gaurko atletismo saioan. Euskal Herriko 14.45etarako dago iragarrita Usain Bolten oinordekoa izendatuko duen proba. Atzoko kanporaketetan Andre De Grasse kanadarra izan zen azkarrena 9 segundo eta 91 ehunenekorekin; faborito nagusi gisa agertzen zen Trayvon Bromell estatubatuarra, berriz, oso larri ibili zen finalerdietarako sailkatzeko bere kanporaketan laugarren izan eta gero.

 

Sensaciones encontradas de una Teresa Errandonea que no logró pasar el primer corte

Tras firmar, con debut Europeo incluído, una buena temporada, en la que ha experimentado una gran evolución, Teresa Errandonea no pudo meterse en las semifinales de los 100 metros valla de los Juegos Olímpicos de Tokio. El premio, no obstante, ya llegó con el puesto 19 de la clasificación mundial que le permitió hacerse con el billete olímpico. La atleta de Irun se mostró ilusionada por haber llevado a cabo su debut en unos Juegos, aunque le hubiera gustado haber hecho una mejor carrera. «Estoy triste porque tenía que estar dentro de las semifinales, pero no he terminado de reventar» declaró.

La marca de 13.15 conseguida no fue suficiente para acceder a las semifinales, aunque sí lo ha sido la de 13.04, un registro alcanzable para Teresa. «Duele ver que el 13.04 haya sido válido para clasificar, creo que valgo para esto, pero ahora mismo me duele», afirmó la guipuzcoana. El arranque de la carrera fue bueno pero, a partir del tercer obstáculo, Errandonea reconoció que dejó de rendir bien y le costaba seguir adelante, en definitiva, que no corrió bien.

La carrera dejó un sabor amargo a la irundarra aunque está contenta por la regularidad mostrada durante toda la temporada y por su debut olímpico. «Estoy super feliz de haber corrido aquí. La pena es que no podemos tener el estadio lleno».

Ahora es momento de analizar la prueba, junto a su entrenador, Ramón Cid, y de corregir errores, pues Teresa Errandonea tiene muy claro que quiere competir en París 2024. «Ya solo quedan tres años», comentó con una sonrisa.GARA