Jon ORMAZABAL
PILOTA

Jon Ander Peñak izango du «bixamonik» gozoena

Lau pilotariek jokatu dute partida ona Oñatin, baina tolosarraren eraso erakustaldiak erabaki du puntua.

JAKA-TOLOSA 17

PEñA-REZUSTA 22


Zaila da partida batean, are gutxiago txapelketakoa bada, lau pilotariek gustura amaitzea norgehiagoka, ezinezkoa, nekez joaten baita bat gustura ohera 22ra heldu ez bada. Erik Jaka eta Xabi Tolosak, ordea, badute Oñatiko partidatik irakurketa positiborik egiterik. Lizartzarrak partidak behar ditu bere maila onena berreskuratzeko, baina senak hor jarraitzen duela ikusi zuen atzo Zubikoa eraberrituan. Xabi Tolosak, berriz, onenen artean lekua baduela berretsi zuen partida handia jokatuta, noren eta Beñat Rezustaren aurka. Hala ere, “bixamonik” onena –Oñatiko festa ugarietan handienetako bat– Tolosaldeko hirugarren batek izango zuen, Jon Ander Peñak.

Aurreko bi asteetan ere 22ra heldu arren, Peña ez zen gustura Masterrean atzo arte jokatutako partidekin, batez ere aurreko asteko Laudiokoarekin. Baina besoa uzkurtu beharrean, erasoan erakustaldi aparta emanda –13 tanto egin zituen jokoan–, atera zuen arantza aurrelari tolosarrak. Atzokoarekin hirugarren puntua eskuratu dute gainera Peñak eta Rezustak, eta Altuna-Arangurenekin sailkapeneko lehen postuan dira.

Ikuskizun ederra

Gustura amaitu zuten besteak Oñatiko pilotalekura gerturatutakoak izan ziren: Zubikoa frontoia dotore geratu zaie eta bi partida ederrekin estreinatu zuten pilotaleku berria.

Lehen dozena erdi tantotan gauzak oso-oso orekatuta egon ostean, urdinek hartu zuten markagailuaren agintea, hein handi batean Jon Ander Peñak erasoan emandako erakustaldiari esker.

Atzean Beñat Rezusta, agian, ez da iazko aldeak irekitzen ari, baina berme osoko atzelaria izaten jarraitzen du eta tolosarrak egin zituen aldeak, era guztietako erremateetan asmatuz. Pentsa, 6-11 aurreratu ziren markagailuan lan erdietan eta horietako bederatzi izan ziren egungo binakako aurrelari txapeldunordeak egindakoak.

Hortik aurrera, aldea kudeatzen asmatzearena izan zen kezkarik handiena, Jaka-Tolosak ez baitzizkieten gauzak erraz ipini. Rezustak aukerako pilota utzi zion bakoitzean lizartzarrak ondo asmatu zuen eta, bote askorik gabeko pilota batekin, eroso aritu zen anoetarra. Atzelariak oso seguru aritu ziren eta 12-18koan egin zuen Tolosak partida osoko lehen akatsa.

Goikoetxea y Etxeto brillan en Gernika

Gran ambiente el sábado en el Jai Alai de Gernika. No hubo «llenazo», porque no está permitido, pero sí una gran entrada, todo el papel vendido (800 entradas) y sobre todo, muchos jóvenes para presenciar los partidos de la segunda jornada de la liguilla.

En el plano deportivo, si había dudas del nivel de un Goikoetxea que no terminaba de dar la talla y un Etxeto fuera de competición durante el último año, ambos las despejaron con su triunfo ante Olharan-Aldazabal por (15-9, 11-15 y 5-1). Con este resultado, las cosas quedan muy apretadas en el Grupo A y todo se decidirá en la siguiente jornada.

Los que ya están clasificados para semifinales, en el Grupo B, son Aritz Erkiaga y Unai Lekerikabeaskoa. Han ganado los dos partidos sin encajar ningún set en contra. El sábado superaron 11-15 y 8-15 a Hormaetxea y Zabala, que quisieron, se empeñaron, pero no pudieron.GARA