«Argi genuen betiko jaiak ezingo zirela egin kontzertu, txosna eta gauza horiekin»
Bigarren urtez segidan, Larrabetzu jairik gabe geratuko da. Hala ere, «Ein geinke» lelopean, abuztu kultural bat prestatu dute Udalak eta Intxurreta Jai Batzordeak. Egitarauak kalejirak, herri kirolak, antzerkiak, buruhandiak eta umeentzako jolasak jasoko ditu, besteak beste, abuztuaren 14tik irailaren 1era.

Nola ari zarete bizitzen pandemiaren bosgarren olatua Larrabetzun?
Egia esanda, ekainetik uztailaren 20ra arte Larrabetzun nahiko ona izan da egoera. Jende gutxi egon da kutsatuta. Baina egun horretatik aurrera, kristoren igoera egon da eta orain bertan 100.000 biztanleko bi milako intzidentzia metatua daukagu. Azken hogei egunetan ia 25 kutsatu egon dira eta 2.000 biztanleko herri batean asko nabaritzen dugu. Gaur egun kili-kolo gaude. Jendea konfinatuta dago, gehienbat gazteak. Txertatuta egon arren, autokonfinatuak ere egon dira. Egia da azken egunotan ez dela inor gehiago kutsatu eta ratioa apurka-apurka beherantz doa.
Egoera honetan suposatzen dut ezingo direla andramariak ospatu. Nolakoa ari da izaten herriko eragileen eta Udalaren arteko harremana jaien edo ez-jaien antolakuntzari dagokionez?
Justu saninazioetan, azken 30 urteetan, Gazte Eguna ospatu izan da. Duela hilabete bat Larrabetzuko gazte elkarteak, Hori Bai gaztetxeak, ekitaldi batzuk antolatu nahi zituen. Kontaktuan egon ginen eta duela hiru astera arte ikusten genuen egoera ez zela larria. Antzerki bat eta ekitaldi musikal bat egin nahi ziren. Ikusita azken hamar egunetan egoera nola okertu zen, kontaktuan jarri ginen beraiekin eta ezer ezin zela egin adostu genuen. Beraz, dena hankaz gora geratu zen, suspendituta.
Orain, jaietara begira, herriko jaiak antolatzeaz arduratzen den elkarte bat dago, Intxurreta Jai Batzordea. Kontaktuan gaude duela bi hilabetetik. Argi genuen betiko jaiak ezingo zirela egin txosna, kontzertu eta gauza horiekin. Baina gure dirulaguntzarekin ekitaldi kultural bat antolatu dute.
Nolakoa izango da ekitaldi kultural hori? Zer publikori egongo da zuzenduta?
12-15 emanaldi egongo dira eta protokolo bat bete beharko dute: aldez aurretik izena eman beharko da [eingeinke2021@gmail. com-en], aforo zehatz bat egongo da eta publikoak jesarrita egon beharko du. Herritar guztiei bideratuta egongo dira ekintzak. Badaude umeentzako antzerkiak, badaude espazio zabaletan egiteko ekitaldiak, dantza taldearen ekitaldia, beste antzerki bat nagusientzat, kalejira bat… Publiko guztiengana heldu nahi izan dugu, kontuan izanda zer araudi daukagun. Ekitaldi guztiak gaueko 22.00etarako amaituta egongo dira eta ahalegina egin dugu espazio zabaletan antolatzeko: eskolako futbol zelaian, plazan, frontoian... Ahalik eta jende gehien joan ahal izateko eta aforo arazorik ez izateko.
Ostalarientzat herriko jaietakoa izan ohi da urteko aste indartsuena. Jairik ez egoteaz gain, jende asko herritik kanpo joan da oporretan. Nola bizi dute herriko ostalari eta merkatariek egoera?
Ostalaritzari dagokionez, alde batetik, taberna kopuru nahiko majoa dago: hamabi. Beste aldetik, merkataritzari dagokionez, elikadura dendak dira nagusi: fruta denda, arrandegia, harategia eta supermerkatua. Ez daukagu arropa denda edo horrelakorik. Elikadura denda horiek, ekonomikoki ez dute kalterik jasan. Are gehiago, ez da urte txarra izan, jendea ez delako horrenbeste saltoki guneetara joan eta gehiago gastatu duelako herrian.
Tabernek itxita egon behar izan zuten garai txar bat izan zuten. Adibidez, azaroan ia hilabete bat egon behar izan zuten itxita. Zabalik egon diren hilabeteen inguruan diote egoera ez dela ona, baina, ez dela ezta hain txarra ere. Herri honetan kalera irtetekoak gara eta herriak nahiko bizitza du. Orduan, kontsumoa ez da ona izan, baina txarra ere ez.
Udaletik iaz dirulaguntza zuzenak eman genituen, negozio bakoitzarentzako 1.000 euro. Tabernari guztiek eskatu zuten, eman zitzaien eta aurten begiratzen gabiltza ia udazkenerako, egoeraren arabera, berriro dirulaguntzak eman edo ez.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
