Kolore laranja gailendu zen iurretan

Schijndel taldeko koloreak beltza eta gorria diren arren, Herbehereetako kolore laranja nagusi izan zen Bizkaikoloreak emakumezkoen itzulian. Lehen etapan esprintean hirugarrena izan ostean, bigarrenean proba erabaki zuen Mijntje Geurtsek. Aldapan gora are hobeto moldatzen dela erakutsi zuen. Azken kilometro gogorretan alde eginda, helmugara bakarrik heldu, eta etapa, maillot zuria eta txapela bereganatu zituen. Van der Meiden herrikide eta taldekidea izan zen bigarren, 25 segundora eta Julia Kopecky txekiarra hirugarren, denbora berean. Proba azken kilometro gogorretan erabakitzea espero bazen ere, laugarren mailako Urrunineko igoera motz baino pikoan hasi zen tropela bere lehen aleak galtzen, tartean Lucia Ruiz liderra. Ihes egindako 13 txirrindulariz osatutako talde bat heldu zen San Trokazeko –3. maila– lehen maldetara eta euren artean jokatu zuten azken garaipena. Atsedenik gabe, Duñan gora erabaki zen etapa eta sailkapen nagusian eta itzuliko aldapa pikoenetan Mijntje Geurts izan zen indartsuena. Merezitako garaipena, beraz.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
