Buru bat sartu-atera, gogoeta eragiten

Bilboko itsasadarrean, Zubizuri parean, aurpegi handi harrigarri bat agertu zen asteazken goizean. “Bihar” eskultura da, eta itsasgoren eta itsasbeheren menpe dagoen 10 urte inguruko haur baten burua irudikatzen du. Marearen arabera, uretan murgildu edo burua ur azalera ateratzen du. Herritarrei adi-adi begira dagoen artelan hiperrealistak eztabaida sortu du. Hori da BBKren ekimenak lortu nahi duena. Jendartea «kontzientziatzeko ekintza baten lehen inpaktua» da eta irailaren 30ean jarraituko du.
Erretxinaz eta beira-zuntzez egindako obra Ruben Orozco Mexikoko artistarena da, duela bi urte banku batean eseritako 89 urteko emakumearen estatuarekin zeresan handia eman zuen egilearena. Inpaktu hori errepikatzea da oraingo asmoa, baina proiektua zabalagoa da eta “BIHAR: geroa aukeratu” fikziozko film laburra ere barne hartzen du. Etorkizuneko belaunaldien inguruan gogoetatzera bultzatzea da xedea, jendea identifikatzea eta pentsatzea «hartuko ditugun erabakiek determinatuko dutela hondoratuta biziko garen ala burua aterata».

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
