Jon ORMAZABAL
PILOTA

Korapiloa askatzea lortu du Peiok

Partidan sartzea asko kostatu zaio Zenotzekoari, 7-1 eta 13-5 ere joan daatzetik, baina gerora lasaitu eta Elezkano baino osoago heldu da amaierara

ELEZKANO 20

PEIO ETXEBERRIA 22


Hasieran marraztutako bide okerra zuzenduta, Peio Etxeberriak osatuko du Lau eta Erdiko final laurdenetako ligaxka Danel Elezkanori partida gogor eta nahasi batean 20-22 irabazita. «Hasieran ez dakit zer gertatu zaidan, lotuta egon naiz, pilotara ondo heldu baina behera botatzen nuen; ez nuen bakarra ere eskuan ondo sartzen. Lotuta egon naiz, presioagatik-edo», onartu zuen irabazleak. Beretzat zorionez, lehen atseden luzean Joseba Ezkurdia botileroak esandako hitzek –«zertarako entrenatzen dugu egunero kantxan gozatzeko ez bada?»–, barruan zuen korapiloa askatzeko balio izan zioten Peio Etxeberriari eta azkenean asko balio duen garaipena eskuratu zuen amaiera estu batean.

Asko zuten biek jokoan atzokoan. «Partida bakarra edo lau jokatzea genuen jokoan eta hori gaur egun asko da pilotariontzat», onartu zuen ultzamarrak sakon arnas hartu eta gero, hurrengo hiru asteetan jokatu ahal izatea zurtatuta izateak emandako lasaitasunarekin.

Amaierako emozioak eta azken markagailuak zertxobait konpondu bazuten ere, partida ez zen borobila izan. Bi pilotariek pilatu zituzten huts gehitxo eta horrek partida takadaka joatea eragin zuen. Hasieran Danel Elezkanok azkar hartu zuen aldea markagailuan. Ohi bezala gauzak txukun egitea nahikoa izan zuen presaka antzean aritu zen Peio Etxeberriaren hutsei zukua ateratzeko. Zenotzekoa erritmoa jartzen saiatu zen, baina ez zuen minik egitea lortu eta pilota asko bota zituen (7-1).

Fedea mantendu

Baina ezertan asmatu bazuen, Peio Etxeberriak partidari eusten asmatu zuen. Pixkanaka huts kopuruari galga jartzen asmatu zuen eta hala, tantoak luzatzen joan ziren eran, tantoen ekimena berea izan zen gehienean, pilota eskutik beste abiadura batean irteten zitzaion-eta.

Partidak takadaka jarraitu zuen, batez ere Peio Etxeberriari jarraikortasun apur bat falta izan zitzaiolako markagailua orekatzeko. Tanto bakarrera gerturatu zen ultzamarra, baina txokoan egindako dejada bikain bati esker beste aldetxo bat hartu zuen bizkaitarrak.

Hori bai, desgaste lana handia izan zen, batez ere defentsan aritu behar izan duen Danel Elezkanorentzat. Hala, partidako bi atsedenaldi luzeetan, Beotibarreko atzeko atetik kanpora jo zuen zaratamarrak haize bila, nekea pilatzen ari zitzaion seinale. Hala ere, Danel Elezkanok esku-eskura izan zuen garaipena eta ziurrenik oraindik ere buruan izango du, markagailuan 20-15 aurretik zela, ezkerrez oso gutxigatik kanpora bidalitako gantxoa. Epaileei ere kosta egin zitzaien erabaki bat hartzea, baina tantoa urdin izan zela erabaki zuten eta hortxe amaitu ziren zaratamarraren ilusioak.

Sakea bereganatu eta jarraian egin zituen Peio Etxeberriak garaipenera arte behar zituen sei tantoak. Pilota bizi erabili zuen, arriskuren bat ere hartuz; oldarkor aritu zen eta tantoren batean Danel Elezkano oinak lurretik altxatu ezinda ere utzi zuen.

Gauzak horrela, Zenotzekoak lortu zuen final laurdenetarako jokoan zen azken txartela eta larunbatean Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du Balmasedan. Multzo berean, Altuna eta Elordik igandean jokatuko dute elkarren aurka, Eibarren. Beste multzoan, Ezkurdia eta Lasok ostiralean jokatuko dute Altsasun eta Jaka eta Urrutikoetxeak Tolosan asteartean.

Galarreta se traslada a Hendaia

Tras varias semanas de parón, Oriamendi 2010 retoma la actividad este viernes, y lo hace de una manera atípica ya que se traslada por un día de Galarreta a Hendaia, al frontón Daniel Ugarte, para disputar un festival de campanillas. El viernes 8 de octubre, a partir de las 19.00, se disputarán dos partidos entre los mejores remontistas del cuadro hernaniarra.

En el segundo partido y estelar de la jornada Ansa II y Barrenetxea IV se enfrentarán a Urriza y Aizpuru III. Es el primer partido desde que se jugara la final del Individual el segundo sábado de setiembre, por lo que el duelo de Hendaia tiene un pequeño sabor a revancha entre Urriza y Barrenetxea IV.

El zaguero de Hernani estrenará txapela junto a Ansa II, a quien eliminó en la semifinal, pero esta vez comparten intereses. Enfrente tendrán a un Urriza motivado y a un Aizpuru III, que no pudo jugar el Individual, pero que está en plena forma de juego.J.O.