Tarifa elektrikoaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon
Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argindarraren tarifaren aurkako manifestazioa deitu dute. Ostegun honetan abiatuko da Iberdrola dorretik, 19.00etan. Deitzaileen ustez, Gobernu espainolak hartutako neurriak ez dira inolaz ere aski, eta sistema elektrikoa «lehenbailehen publifikatzeko» eskatu dute.

Atzo egindako prentsaurrekoan, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxanek dei egin zieten «erakunde ekologistei, sindikalei, feministei, gazteei, pentsiodunei eta gizarte erakundeei» ostegun honetan Iberdrola dorretik tarifa elektrikoaren aurka abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko. Ez da aste honetan arrazoi horrengatik egingo den protesta bakarra, biharamunean Llotja de Mar-eko adierazpena sinatu zuten indarrek itzalaldia eta lapiko-jotzea deitu baitute argindarraren prezioaren igoera salatzeko: 22.00etatik 22.30era.
Irailaren 16an egindako kontzentrazioan adierazi bezala, elektrizitatearen prezioaren igoerak «gizarte osoari» eragiten diola salatu zuten atzo Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxanek. «Baina igoerak ez digu denoi neurri berean eragiten. Emakumeek neurri handiagoan pairatzen dute pobrezia energetikoa. Adingabeak ardurapean dituzten emakumeak, haurrak eta nerabeak. Mendekotasuna duten pertsonak. Etxe batek faktura energetikoak ordaindu ezin dituenean, pilatu egiten dira», nabarmendu zuten. Horrela, «bizitza duin bat garatzeko zailtasuna» areagotuz doa. «Ezinezkoa bihurtzen da zorpetzearen eta prekaritatearen gurpiletik irtetea. Faktura energetikoa, elektrizitatearena bereziki, egiturazko pobreziaren oinarrietako bat da».
Hori dela eta, «argindarraren eta beste energia iturri batzuen (butanoa, gasa...) igoera geldiezinak erakunde ekologistak, auzo elkarteak eta mugimendu sozialak indarrak batzera behartzen gaitu, Gobernuari eta oligopolio elektrikoaren parte diren konpainiei gehiegikeria horren aurkako neurri eraginkor eta errealak eskatzeko», adierazi zuten.
Gobernu espainolak hartutako neurriak ez direla nahikoa kritikatu zuten, argindarraren prezioak «marka historikoak jartzen» segitzen baitu etengabe. Protestaren deitzaileen ustez, «beharrezkoa da igoera gelditzea eta, horretarako, Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak benetako neurri eraginkorrak hartu behar dituzte oligopolio elektrikoaren aurka».
«Premiazko neurriak»
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren eta Ekologistak Martxanen arabera, ezinbestekoa da «bai kostuen auditoria bat egitea bai energiaren merkatua osorik erreformatzea, teknologia bakoitza bere kostu errealengatik ordaintzea bermatzeko».
Azaldu zutenez, Gobernu espainolak, «Red Electrica de España operadorearen bidez, parte hartze publiko handiagoa izan beharko luke sisteman, horniduraren segurtasuna bermatzeko funtsezkoa delako. Gobernuak lehentasuna eman behar dio elektrizitatearen prezioa murrizteari». Horregatik, sistema elektrikoa «lehenbailehen publifikatzeko» eskatu zuten.
Pobrezia energetikoari aurre egiteko «premiazko neurriak» eskatu zituzten: «Ez-ordaintzeen aurrean zuhurtzia printzipioa behar da; enpresa hornitzailea zerbitzua moztu aurretik etxeko egoera sozioekonomikoa kontsultatzera behartu behar da eta, egoera ahulean egonez gero, hornidura bermatu. Kontsumitzaile kalteberaren figura birdefinitzea, enpresek pobrezia energetikoaren kostuak beren gain hartzea eta tarifa soziala onartzea ere beharrezkoa da».
Ildo horretan, «neurri irmoak» eskatu zizkioten Lakuari: «Familientzako formakuntza eta laguntza kanpainak egin behar dira, kontratu energetikoak beharretara egokitzeko, energia kontsumoa murrizteko eta independentzia handitzeko».
Calviño espera medidas de la UE ante la subida de precios
La vicepresidenta primera del Gobierno español, Nadia Calviño, dijo ayer que espera que las instituciones de la Unión Europea (UE) tomen medidas «decisivas y urgentes» frente a la subida de los precios de la energía.
Calviño recalcó que el aumento «sin precedentes» de los precios de la energía responde «a diferentes razones», pero añadió que está «muy vinculado a la evolución de los precios de la energía en los mercados internacionales», por lo que consideró que «no es un asunto que podamos afrontar en el nivel nacional».
«Se ve un creciente interés por parte de todos los estados miembros y también de las instituciones comunitarias de dar una respuesta europea a esta cuestión, que consideramos que es un problema global y, por tanto, requiere una respuesta coordinada a nivel europeo», señaló Calviño.
«Vamos a seguir defendiendo una respuesta urgente y una respuesta fuerte por parte de las instituciones comunitarias», remarcó la vicepresidenta del Gobierno español, y confío en que esos organismos contesten «como todos creemos que es necesario ante una situación de la máxima prioridad». GARA

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump
