BEGIRADA

Ertzaintza, euskara eta nazioa

Urriaren 12an Donostian Ernaik mobilizazioa egin ostean, ertzainek hiru kide identifikatu zituzten autobusean. Gazteek identifikazioa euskaraz eskatzeko esan zieten, baina poliziek gaztelaniaz egingo zutela erantzun zuten. Haietako batek gazteetako bati esan zion gazteleraz hitz egiteko betebeharra zuela bere DNIan «España» jartzen duelako. Ertzainak gazteari esandakoak erakusten du bien artean zein den espainola.