BEGIRADA

Gomazko pilotak, amaierarik gabeko arazo larria

Atzo, Iridia eta Novact giza eskubideen aldeko erakundeak eta Stop Balas de Goma biktimen elkartea Nafarroako Parlamentuan izan ziren, «Stop Balas de Goma» txostena aurkeztu eta instituzioari espainiar Kongresuari gomazko pilotak debekatzea eskatuko dion ebazpen bat onartzeko exijitzeko. Irudian, pilota bat eskuan, 2012an pilotakada batekin begia galdu zuen Aingeru Zudaire atarrabiarra.