Presoen birgizarteratzea sustatuko duen Aukerak agentziara 15 milioi euro bideratuko ditu Lakuak
Lakuako Gobernuak 15 milioi euro bideratuko ditu 2022an Aukerak presoen gizarteratzerako EAEko agentziara. Espetxeei zuzendutako 70 milioi euroko aurrekontutik irtengo da diru hori. Gogoratu behar denez, urriaren 1az geroztik kudeatzen ditu EAEk bertako espetxeak.
EAEk kartzelen kudeaketara bideratuko dituen 70 milioi euroetatik, 30 milioi langileen soldatetara bideratuko dira. Gainerako 40 milioiak, aldiz, programetara eta EAEko hiru kartzelak kudeatzeko inbertsioetara.
Berritasun nagusienen artean, aipatu bi milioi euro bideratuko direla bizileku-baliabideak handitzera. Horretarako, bizilekuak erosi zein alokatu egingo ditu EAEk espetxe-eredua indartzeko, espetxeratuen tratamendua errazteko eta, Jaime Tapia Espetxeetako sailburuorde aholkulariak azaldu legez, «erdi-askatasuneko egoerara pasatzeko aukera atzeratzea saihesteko».
EAEko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, bere departamenduak 2022an zehar izango dituen aurrekontuak banakatu zituen atzo Gasteizko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean. Langileen soldaten zenbatekoa kenduta, 362.638.789 euro izango ditu bere esku departamenduak. Hau da, aurtengo aurrekontuarekin alderatuz, %15 gehiago. «Prestatu dugun aurrekontuan, EAEko hiru espetxeetako errealitatea ezagutzeko izan dugun denbora apurrean atzeman ditugun beharrizanak ahalik eta zehaztasun handienarekin islatzen saiatu gara», nabarmendu zuen Artolazabalek Legebiltzarrean.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
