BEGIRADA

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea bermatu arte

Seaskak eta Azterketak Euskaraz kolektiboak mobilizazioak egin zituzten atzo Baionan, Donibane Lohizunen, Kanbon eta Donapaleun ikasleek baxoko azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde. Abenduaren 16an frantziar Hezkuntza Ministerioak igorritako zirkularrak azterketak euskaraz egiteko aukera jasotzen duen arren, ez ditu zalantza guztiak uxatu.