GARA
iruñea

Izadiren eskubideak bermatzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK eta Steilasek kartzelan jaiotako Izadi haurraren eta bere gurasoen eskubideak errespeta ditzaten exijitzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñean, Gobernu espainolaren Ordezkaritzaren aurrean.

Abenduaren bukaeran, Espainiako Espetxe Erakundeak Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez, Izadiren gurasoak, Euskal Herriko espetxeetara ekarriko zituztela iragarri zuen. Gutierrezi hirugarren gradua onartu diotela ere adierazi zuen, baina gaur-gaurkoz ez diote ezer jakinarazi.

Sindikatuek urrats «garrantzitsutzat» jo zuten aberriratzea. Hala ere, urtarrilaren 23an Izadik 3 urte beteko dituela kontuan hartuta, «ez da nahikoa», bati bat lekualdatzea oraindik gauzatu ez dela ikusita. «Haurra jaio zenetik amarekin egon da eta orain harengandik bereizteko arriskua du. Egoera onartezina da, Estatuaren tratu ankerraren erakusgarri», salatu zuten.