GARA
BILBO

«Burgesiaren diktadura gelditzeko» mobilizazioak egin ditu GKSk

«Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa gelditu!» izan zen atzo Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Iruñeko eta Bilboko kaleetara atera zuen mezua, bi manifestaziotan. Pandemiaren kudeaketaren bitartez ere gazteen aurkako erasoaldia burutzen ari dela salatu zuten. «Pobreziaren gorakada eta eskubideen ezabapenak normalizatzen ari diren garai honetan, komunikabide nagusiek eta alderdi politikoek covid-19a bihurtu dute etsai nagusi. Horren guztiaren atzean burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoa ezkutatzen da», azaldu zuten, enpresari zen ordezkari politikoen artean «fartsa» bat sortu dela adieraziz. Gauzak honela, «gazte proletarioei» dei egin zieten, «promesa faltsu eta itxaropenik ezaren gainetik» batu eta kalera atera daitezen. Iruñean salatu zutenez, mobilizazioa abiatu aurretik zenbait gazte identifikatu zituen Polizia espainolak, bai eta materiala eraman ere.

Unai Martinez GKSko kideak Bilboko manifestazioan aipatu zuenez, «gazteriaren eta orokorrean langileen egoera salatzera atera gara kalera. Honek alde ekonomikoa eta alde politikoa ditu. Bertan 2.500 lagun inguru batu ziren GARAk zenbatu zuenez, eta Iruñeko mobilizazioan ia 1.500.