BEGIRADA

Goi-exekutiboen soldatak ez daude krisian

Fundacion Primero de Mayok eta CCOOk argitaratutako txostenaren arabera, Ibex-eko enpresetako arduradunen lansaria langileen batez besteko soldata baino 105 aldiz handiagoa da. Acciona da soldata arrakala handiena duen enpresa: 2020an exekutibo nagusiak langileen batez bestekoa halako 1.046 jaso zuen. Enpresa-arduradunen irabazi lotsagarriok debekatuta egon beharko lirateke.