BEGIRADA

Tranpa-jartzailearena, desagertzen ari den ofizioa

Larru merkataritza jarduera historikoa izan da Kanadan, eta oraindik ere mantentzen da. 2019tik 2020ra artean, 415.000 animalia basati larru saldu ziren herrialdean 10 milioi euroren truke. Hala ere, pandemiak, Errusia eta Ukrainaren arteko gerrak –funtsezko bi merkatu–, eta gizarte presioaren ondorioz luxuzko marken debeku gero eta handiagoek kinka larrian jarri dute ofizioa.