BEGIRADA

Hondakinek gainezka egin dute

Mexiko Hiriko 18 de Marzo findegi zaharrean likidotutako gas bonbonak egoera txarrean eta inolako kontrolik gabe pilatzen dira. Bizilagunak kexu dira usainagatik, eta beldur dira edozein egunetan eztanda bat gertatuko ez ote den. Kontua ez da klima-aldaketak Lurreko bizitza mehatxatzen duela, baizik eta zibilizazio industrialaren hondakinak nonahi pilatzen direla, jendearen bizitza arriskuan jarriz.